Herritarren laguntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik odol-emaileak behar ditu: Osakidetzak erreserben beherakada kritikoaz ohartarazi du

Gripearen bilakaerak eta gabonetako geldialdiak odol-emateen kopurua murriztu dute, eta deia indartzera behartu du; izan ere, osasun-jarduera bermatzeko, egunean 400 inguru behar dira.

18:00 - 20:00

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak premiazko deia egin diete herritarrei, odola eman dezaten, Gabonetako jaien ondoren erreserben beherakada nabarmena dela eta; izan ere, egoera larriagotu egin da, aurten gripearen epidemia aurreratu delako. Gripeak goia jo zuen abenduan, eta, ondorioz, pertsona askok ezin izan dute odola eman aste luzez. Horren eraginez, izakinak ohiko mailatik behera daude.

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak premiazko deia egin diete herritarrei, odola eman dezaten, Gabonetako jaien ondoren erreserben beherakada nabarmena dela eta; izan ere, egoera larriagotu egin da, aurten gripearen epidemia aurreratu delako. Gripeak goia jo zuen abenduan, eta, ondorioz, pertsona askok ezin izan dute odola eman aste luzez. Horren eraginez, izakinak ohiko mailatik behera daude.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak gogorarazi du Euskadik 400 dohaintza inguru behar dituela egunero tratamenduak, ebakuntza kirurgikoak eta paziente kroniko eta akutuen arreta bermatzeko. Erreserben jaitsierak odol-talde guztiei eragiten die.

2025ean, 46.418 pertsonak egindako 79.107 odol-emate erregistratu ziren Euskadin, horien artean 6.599 odol-emaile berrienak zian ziren. Ekarpen horiei esker, funtsezko osagaiak lortu ziren, hala nola globulu gorriak, plaketak eta plasma, transfusioak zein funtsezko sendagaiak egiteko erabiltzen direnak.

Osakidetzak ohiko emaileak zein oraindik pausoa eman ez dutenak laguntzera animatu ditu. Odola emateko beharrezkoa da 18 eta 65 urte bitartean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea eta sasoiz egotea. Puntu finkoei, unitate mugikorrei eta ordutegiei buruzko informazioa donantesdesangre.eus webgunean eta Euskadiko Odol Emaileen sare sozialetan dago, eguneratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X