Korrikaren 24. edizioaren ibilbidea
Korrikaren 24. edizioaren lekukoak 2.175 kilometro egingo ditu Atharratzetik Bilbora, 11 egunean, eskurik esku 3.436 aldaketa egin eta gero. Martxoaren 19an irtengo da Zuberoako herritik, 15:30ean, eta martxoaren 29an iritsi Bilboko Areatzara, 12:04an, dena ondo bidean.
Tarte horretan, 460 herritan zehar ibiliko dira lasterkariak, korrika egiteari utzi gabe, eta, AEKk iragarri duenez, kilometroak eskuratzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da.
Zuberoa eta Nafarroa Beherea zeharkatuko ditu Korrikak hastapeneko kilometroetan. Bigarren egunean, martxoak 20, Nafarroan sartuko da, eta bi egunean baino gehiagoan Nafarroa eta Araba ekialdea zeharkatu eta gero Gipuzkoan sartuko da martxoaren 23ko iluntzean, astelehenarekin.
Martxoaren 24a eta 25a Gipuzkoako eta Lapurdiko lurretan egingo ditu Korrikak, asteazken arratsaldean Bizkaian sartzeko.
Ostegunean, martxoak 26, gero arte esango diote korrikalariek Bizkaiari, ostiral-larunbatetan Araban eta Gipuzkoan sartu-irtenak egin eta gero, igandean Bizkaira itzuli eta Bilbon bukatzeko.
Hiriburuak
Atharratzetik irtenda, Maule bisitatuko du lehenik Korrikak, martxoaren 19an bertan, 16:45ean, eta biharamuneko ordu txikietan (hilak 20, 02:50ean) iritsiko da Donibane Garazira.
Iruñera martxoaren 22an iritsiko da, igandearekin, 14:30ean, eta handik Baionara egingo du, Lapurdiko hiriburua martxoaren 24an (20:30) jotzeko. Donostian martxoaren 25ean, asteazkena, ibiliko da, 08:15etik aurrera, eta martxoaren 27an, ostiralarekin, Gasteizek hartuko du lekukoa.
Azken metroak Bilbon egingo ditu 24. Korrikak, martxoaren 29an, Bizkaiko hiriburuan 07:20an sartuta. Ohi bezala, jai handia izango da hiri horretan, egun osoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Jazzaldiaren hasiera, abisu horia temperatura altuengatik eta Otxandioko bonbardaketaren 90. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bonbardaketa frankistan hildako 61 otxandiarrak gogoratuko dituzte gaur, sarraskiaren 90. urteurrenean
Herriko Andikona plazan Santamañako jaiak ospatzen ari zirela, 61 auzokide hil ziren eraso frankistaren ondorioz. Euskadiko populazio zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen.
Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke
Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.
Einar Galilea euskal futbolariaren aurkako pintadak agertu dira Malagan, Argentinako kamisetarekin bere irudia zabaldu ostean
Irainez betetako pintadak Rosaledatik gertu agertu dira, Espainia eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren ostean. Malagako jokalariaren argazkia sare sozialetan zabaldu da, baina ez dago argi noiz ateratakoa den.
Agur terrazetan eta hondartzetan erretzeari: honelakoa da tabakoaren aurkako lege berria, bapeagailua eta zigarroa parekatzen dituena
Espainiako Gobernuak onartutako lege berriak debekatu egingo du terrazetan eta hondartzetan erretzea eta bapeatzea. Izan ere, zigarreta elektronikoa eta tabako tradizionala parekatu eta 600 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Bi begirale atxilotu dituzte Biarritzen, hiru eta lau urteko haurrak bortxatzea eta sexu-erasoak egitea leporatuta
Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, orain arte jasotako testigantzen arabera, 12 sexu-eraso kasuren eta bortxaketa baten zantzuak aurkitu dituzte, eta ez dute baztertzen gehiago izatea.
Alga asiarra: gure kostaldeko itsas hondoa hartzen ari den alfonbra berdea
Alga hori gure hondartzetan zabaltzea ageriko zatia baino ez da. Izan ere, alga asiarra gure itsas hondoan alfonbra berdeak osatzen ari da. Haren hedapenak biodibertsitatea mehatxatzen du, eta hura kontrolatzeko erronka berriak sortu ditu.
Espainiako Gobernuak behin betiko onartu du terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzen duen tabakoaren aurkako legea
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak zabalduko ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Euskal Encounterrek 5.000 parte-hartzaile inguru eta 4.000 ordenagailutik gora bilduko ditu BECen
Makrohitzordu teknologikoa uztailaren 23tik 26ra egingo da eta arreta berezia eskainiko zaio adimen artifizialari eta ordenagailu kuantikoari.
Bi emakume hil dituzte azken 24 orduetan beren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek Malagan eta Toledon
Emakumezkoek 30 eta 45 urte bitartean zituzten, eta euren bikotekideek eraso eginda hil dira. Gizon bat atxilotu dute, eta besteak bere buruaz beste egin omen du. Guardia Zibila beste kasu bat ikertzen ari da Malagan. Beste emakume bat hilik aurkitu zuten astelehen gauean Almoradin (Alacant), baina autopsiaren arabera, arrazoi naturalengatik hil zen.