Pello Reparazek, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak jarri diote ahotsa Korrikari
Xiberutikan mendebaldera kantak lagunduko dio euskararen aldeko lasterketaren 24. edizioari. Ane Elordik azaldu duenez, “AEKide guztion artean" erabaki dute "nori egin kantuaren enkargua”.
Pello Reparaz musikariak sortu eta ekoitzi du 24. Korrikaren kantua, Xiberutikan mendebaldera, eta berak interpretatu du, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariekin batera. Reparaz bera arduratu da, halaber, gaur Agoitzen aurkeztu duten bideoklipa zuzentzeaz.
Aurten, lehenengo aldiz, AEK osoak aukeratu du kantua nori eskatu, prozesu demokratiko baten bitartez, Ane Elordi Korrikaren arduradunak azaldu duenez: “Aurrenekoz, AEKide guztion artean erabaki dugu noren eskutan jarri Korrikaren kanta”, azaldu du.
Reparazek hartu du hitza jarraian gaurko aurkezpenean, eta esan du berarentzat ez dela “enkargu hutsa” izan: “Kantaren bidez euskarak eta Korrikak niri eman didatenaren zati bat itzultzea da”.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da