ChatGPT ongizateari laguntzeko tresna bat prestatzen ari da
Plataformak galdera medikoak erantzutea, emaitza pertsonalak aztertzea eta osasun aholku pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetuko du, osasun profesionalak ordezkatu gabe. Oraingoz, erabiltzaile talde txiki batekin probatzen ari dira, ofizialki merkaturatu aurretik.
OpenAIk osasunean eta ongizatean oinarritutako esperientzia bat aurkeztu du, erabiltzaileen informazio medikoa ChatGPTko "txatbotaren" adimenarekin modu seguruan integratzen duena. Helburua da kontsulta medikoei erantzutea, proben emaitzak aztertzea eta erabiltzailearen datuetan oinarritutako aholku pertsonalizatuak ematea.
Enpresak nabarmendu duenez, osasuna da ChatGPTn gehien kontsultatzen den esparruetako bat; izan ere, 230 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu astean, maila globalean, eta ongizateari eta zaintza pertsonalari buruzko galderak egiten dituzte askok.
ChatGPT Osasunak pribatutasun- eta segurtasun-kontrol indartuak ditu, zifratzea eta elkarrizketen isolamendua, esaterako, eta laguntzaile birtuala Apple Health, Function eta MyFitnessPal osasun-aplikazioekin konektatzeko aukera ematen du, besteak beste.
Tresna lagungarria izan daiteke proba medikoak interpretatzeko, espezialistekin hitzorduak prestatzeko, dietak eta ariketa-errutinak jarraitzeko eta aseguru medikoen aukerak ulertzeko, betiere txatbotaren bidez. OpenAIk azpimarratu du ez duela arreta medikoa ordezkatuko, ez baitu diagnostikorik egiten, ezta tratamendurik ere.
Oraingoz, herraminta erabiltzaile-talde txiki batekin probatzen ari da, ofizialki merkaturatu aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera