Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dagoeneko 46 dira Adamuzko tren istripuan hildako pertsonak

Urtarrilaren 31an Adamuzeko biktimen aldeko Estatu omenaldia egingo da Huelvan. Senitartekoek 9 salaketa jarri dituzte istripua ikertuko duen epaitegian. Gainera, 7 erakundek edo alderdik eskatu dute kausan parte hartzea.

Familiares y vecinos de la familia Zamorano fallecidos en el accidente de Adamuz, muestran su dolor tras la misa funeral celebrada en su memoria, en la capilla ardiente instalada en el Pabellón de Deportes de Aljaraque (Huelva), localidad donde residían.  A 22 de enero de 2026, en Huelva (Andalucía, España). Con al menos 27 víctimas mortales Huelva es la provincia mas afectada en número de fallecidos, que el accidente ferroviario ocurrido en la tarde del pasado domingo, 18 de enero, en la localidad cordobesa de Adamuz ha causado.



Rocío Ruz / Europa Press

22/1/2026

Dagoeneko 46 dira Adamuzeko tren-istripuan hildakoak
Emakume nafar bat, hildako pertsonen artean
Semaf makinisten sindikatuak greba deitu du sektorean izandako istripuen ostean
Trenbidearen zati baten haustura ari dira ikertzen, istripuaren "arrazoi" edo "ondorio" izan den argitzeko

Adamuzko istripuaren ondorioz hildakoen kopurua 46ra igo da

Kordobako Reina Sofia Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean zegoen emakume baten heriotza kontutan hartuta, 46 pertsona hil dira Adamuzen (Kordoba) urtarrilaren 18an izandako tren-istripuan, Andaluziako Juntako iturriek Eferi jakinarazi diotenez.

Ikertzaileek egin dute istripuaren lehen txostena: bi kutxa beltzak, 2.500 argazki eta Yrio treneko makinistaren deklarazioa jasotzen ditu

Guardia Zibilak amaitu du Adamuzeko tren-istripua gertatu zen tokian egin beharreko ikerketa lanak eta lehen atestatua utzi du istripuaren arrazoiak ikertzen ari diren epaitegietan. Txostenak agenteek bildutako ebidentzien inbentario bat jasotzen du, 'zero-guneko' 2.500 argazki inguru, trenen bi kutxa beltzak eta hainbat pertsonan deklarazioak, tartean, Iryo ontziko makinistarena.

Generalitateak eta Rodaliesetako gidariek akordioa lortu dute

Kataluniako Generalitateak, Adifek, Renfek eta tren-gidarien sindikatuak adostu dute trebideetan segurtasuna bermatzeko ezohiko azterkteak egingo dituztela zerbitzua berrezarri aurretik. Azterketa horiek egiten hasita daude dagoeneko, baina Kataluniako Garraio kontseilari Silvia Panequek ezin izan du argitu noiz hasiko diren berriz ere zerbitzua ematen.

45 dira Adamuzeko tren-istripuan hildakoak

Igandean istripua izan zen lekuan lanean ari diren larrialdietako zerbitzuek falta ziren bi pertsonen gorpuak aurkitu dituzte gaur goizean. 

Aurkeztutako salaketen arabera, 45 ziren desagertuak, eta beraz, ez dute espero trenaren hondakinetan beste inor aurkitzea.

Hildakoen aldeko lehen hiletak egin dira

Ostegun honetan egin dira Adamuzeko (Kordoba) istripuan hildakoen aldeko lehen hileta-elizkizunak eta agur-ekitaldiak.

Isiltasuna, sostengua eta elkartasuna izan dira nagusi ekitaldi hauetan. Senideek alboan izan dituzte herritarrak eta baita politikako eta gizarteko hainbat alorretako ordezkariak ere.

Istripua ikertzen ari den epaitegiak senideen eta kaltetuen 9 salaketa jaso ditu

Montoroko (Kordoba) epaitegiko bi magistratuk batera ikertuko dituzte istripuaren arrazoiak.

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, "ikerketa konplexu eta luzea izango da, eta adierazpen asko hartuko dira".

Oraingoz, 9 partikularrek jarri dute salaketa, eta 7 erakundek eskatu dute auzian pertsonatzea.

Iriyo trenak gurpiletan dituen markak Adamuzetik 45-60 minutu lehenago pasa ziren beste hiru trenek ere badituzte, ez aurrekoek

Pasa den igandean Kordobako Adamuz herrian gertaturiko tren istripua argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen du. Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak irrati kate bati eskaini dion elkarrizketa batean azaldu duenez, ezbeharra izan zuen Iryo trenak markak ditu azpialdean eta baita aurretik toki horretatik igaro ziren beste bi trenek ere. 

Bost pertsona arin zauritu dira Cartagenan, tren batek eta garabi batek talka eginda

Gutxienez bost pertsona zauritu dira ostegun honetan Cartagenan, FEVE tren konpainiaren tren batek eta garabi batek Alumbres udalerrian (Cartagena) talka egin ostean, Osasun Departamentuak zabaldutako informazioaren arabera. 

Oscar Puentek esan du Adamuzko istripuaren erantzuleek bere gain hartuko dutela gertatutakoaren ardura: "Nornahi dela ere"  

Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio ministroak adierazi duenez, igandean Adamuzen (Kordoba) izandako tren-istripuaren erantzuleek erantzukizuna hartuko dute, "egiteagatik edo ez egiteagatik".

Copen egindako elkarrizketa batean, dimisioa aurkeztuko ote duen galdetuta, erantzun du bere buruaz pentsatzeko "minutu" bat ere ez duela izan, astelehen gauean Adamuzen istripua gertatu ondoren etxera iritsi zenean Rodaliesena gertatu baitzen.

Hori esanda, argi utzi du erantzuleek bere gain hartuko dutela gertatutakoaren ardura: "Nornahi dela ere" "Erantzukizunak, premisa horretatik abiatuko dira", gaineratu du.

Renferi espedientea irekitzea erabaki du Generalitateak, gaur goizean Rodaliesen zerbitzua ez emateagatik. "Onartezina" dela uste du, eta erantzukizunak eskatuko dizkio.

Pere Macias Rodalies eskualdatzeko Generalitateak duen ordezkariak iragarri du erabakia, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Kataluniako Rodalies eta Erregionalen zerbitzuak bigarren egunez jarraian geldirik jarraitzen duela egiaztatu ostean.

"Onartezina da, eta horregatik ireki diogu espedientea Renferi, herritarrei eman behar dien zerbitzua ez emateagatik, nahiz eta Adifek atzo ziurtagiri bat eman zuen trenbide guztien segurtasuna bermatzeko", esan du.

Kataluniako Gobernuak espedientea ireki dio Renferi gaur Rodalies zerbitzua ez eskaintzeagatik

Rodaliesen sarea martxan jarriko dute ostegunean, kaosa nagusi izan den egun baten ondoren

Kataluniako Rodaliesen sare osoa geldirik egon da gaur, Gedaliesen gertatutako istripuaren ondoren. Horrek, trena egunero erabiltzen duten 400.000 lagunei eragin die eta kaosa eragin du garraio publikoan. Bihar trenak normaltasunera itzuliko dira, baina euste-horma erori zen AP-7 autobidearen zati bat itxita egongo da konponketak egin arte.

Oscar Puente ministroak jakinarazi du euste-horma R4 lineako trena pasatzen ari zen unean bertan erori zela, kabinan zeuden makinistetako baten heriotza eraginez. Arrazoiei buruz galdetu diotenean, onartu du Rodaliesen sareak urteak daramatzala azpifinantzatuta, baina azpimarratu du ez dela hori kontuan hartu beharreko faktore bakarra.

Horrez gainera, jakitera eman du Estatuko Errepide Sareak hartuko duela bere gain euste hormaren konponketa.

Oscar Puente ministroak baztertu egin du istripuaren arrazoia trenbidearen zaharkitzea edo mantenimentu falta izatea

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, behin eta berriz esan du istripuaren arrazoiak ez duela zerikusirik trenbidea zaharkituta egotearekin edota kontrol faltarekin. "Argitzeko dagoen beste arazoren bat gertatu zen eta pentsatu dezakeguna baino askoz konplexuagoa izan daiteke", esan du.

Hala ere, onartu du Yrio trenaren eta aurretik leku horretatik pasa ziren beste tren batzuen gurpiletan marka batzuk agertu direla eta horiek ikertzen ari direla jakinarazi du. Trenbidean aurkitu duten haustura bati buruz "laboratorioan argitu" beharko dela zerk eragin zuen esan du.

Bestetik, ministroaren aburuz, tren gidarien sindikatuak deitu duen greba ez da trenbidearen segurtasuna hobetzeko modurik onena. Gidariekin bilduko dela eta entzungo diela adierazi du, "haien beharrak asebetzen saiatzeko".

Sei zaurituk erietxeak utzi dituzte gaur

Adamuzeko istripuan zauritu zirenetatik seiri alta eman diete eta erietxeak utzi dituzte. Beraz, azken balantzearen arabera, 31 dira ingresatuta jarriatzen dutenak, 28 heldu eta 3 adin txikiko. Zainketa Intentsiboko Unitateetan sei lagun gelditzen dira. 

Bestetik, Kordobako Auzitegi Medikuntzako Institutuan amaitu dituzte aurkitutako 43 gorpuen autopsiak eta Guardia Zibilak horietako 42 identifikatzea lortu du.

Istripua baino 11 egun lehenago, trenbidearen azterketa osoa egin zuen Adifek Adamuz inguruan

Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroarekin batera ematen ari den prentsaurrekoan, Adifeko Trafiko zuzendariak, Angel García de Banderak, jakinarazi du urtarrilaren 7an Adamuz inguruko trebideen arterketa osoa egin zutela. 

Bere hitzetan, azterketa horretan zein aurretik, urrian eta azaroan, egindako beste hiru azterketetan, ez zuten aurkitu "istripuarekin harremana izan dezakeela iradokitzen duen akatsik". 

Tren gidariek hiru eguneko greba-deialdia egin dute, otsailaren 9tik 11ra

Tren-gidarien Espainiako Sindikatuak (Semaf) hiru eguneko greba sektoriala deitu du otsailaren 9, 10 eta 11rako. Kordoban eta Katalunian izandako istripuen ostean, tren-segurtasuna bermatzeko neurriak eskatzen dituzte. 

Deitzailearen ustez, "tren-sistemaren segurtasun-estandarrak berreskuratzeko", legezko bide hori "soilik" utzi diete.

Grebak sektoreko enpresetako makinista guztiei eragingo die.

Urtarrilaren 31n biktimen aldeko Estatu omenaldia egingo dute

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidenteak urtarrilaren 31n, larunbata, Huelvan biktimen aldeko Estatu omenaldia egitea adostu dute. Sanchezek eta Morenok bilera egin dute arratsaldean biktimen artatzeari eta trenbideko lanei buruzko informazio berriena elkartrukatzeko. 

Oraingoz, 43 hildako zenbatu dituzte. Horietatik 25 Huelvakoak dira eta horregatik aukeratu da hiri hori omenaldia egiteko.

Hala ere, agintariek jakinarazi dutenez, guztira, 45 pertsonaren desagerpearen inguruko salaketak jarri dira. Beraz, teknikariek lanean jarraitzen dute bi pertsona gehiagoren bila.

CÓRDOBA, 21/01/2026.- Coches fúnebres siguen llegando al Instituto de Medicina Legal (IML) de Córdoba, donde hasta 27 forenses prosiguen con las labores de identificación de cadáveres de las víctimas del accidente ferroviario de Adamuz (Córdoba) ocurrido el pasado domingo. Los médicos forenses han realizado 38 autopsias e identificado a 25 persona mientras la cifra de fallecidos se mantiene en 42aunque hay 43 denuncias por desaparición. EFE/Salas

Emakume nafar bat, Adamuzko tren istripuan desagertutako pertsonen artean

Adamuzko (Kordoba) tren istripuan gutxienez 43 pertsona hil ziren eta gehiago izan daitezke, izan ere, desagertuta dauden hainbat bidaiariren bila jarraitzen dute. Desagertuta dagoen pertsona horietako bat Maria Luisa Eugui nafarra da. 

43 dira jada Adamuzko tren istripuan hildakoak

Erreskate taldeek beste hilotz bat aurkitu dute Adamuzen (Kordoba) pasa den igandean istripua izan zuen bi trenetako baten barruan. Gauzak horrela, 43 dira jada ezbehar horretan hildakoak. 

Alvia trena bidetik kentzeko lanean jarraitzen dute Adamuzen

Kordobako tren istripuaren harira, Alviako bagoietan harrapatuta egon daitezkeen biktima gehiagoren bila jarraitzen dute. Halaber, Adamuzen Alvia trena bidetik kentzeko lanean ere ari dira.

Kataluniako Rodalies aldirietako tren zerbitzuak etenda jarraitzen du

Tren gidari bat hil da eta 37 pertsona zauritu dira, Bartzelonako Gelida udalerrian, bart Rodalies Kataluniako aldirietako tren batek istripua izan ostean. Hori dela eta, aldirietako zerbitzuak etenda jarraitzen du. 

Adif Espainiako tren azpiegituretarako enpresa publikoak jakinarazi duenez, ez dute zerbitzua berrezarriko azpiegitura aztertu eta bidean oztopatzen duten elementuak erretiratu arte.

BARCELONA, 21/01/2026.- Bomberos revisan este miércoles el tren de Rodalies descarrilado el día anterior en Barcelona. Adif revisará este miércoles la infraestructura de Rodalies de Cataluña, que permanece sin servicio, después de que el temporal causara ayer un accidente mortal en Gelida (Barcelona) al caer a la vía un muro de contención por las fuertes lluvias y un incidente con otro tren que descarriló sin heridos. EFE/Quique García

Rodalieseko tren istripuan hildako makinista praktikak egiten ari zen

Bartzelonako Gelida udalerrian bart gertatutako tren istripuan hildako makinista praktikak egiten ari zen (beste hirurekin batera), gidari titularra alboan zuela. 

Semaf makinisten sindikatuak greba deitu du sektorean istripuen ostean

Semaf tren-makinisten Espainiako sindikatuak greba deitu du sektorean, sarearen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzea eskatzeko. Izan ere, bi istripu izan dira egunotan, eta tartean hiru makinista hil dira: Adamuzen (Kordoba) 42 hildako eta Gelidan (Bartzelona) Rodaliesen hildako bat izan ondoren, Semafek ohar batean aurreratu du erantzukizun penala eskatuko diela tren-azpiegituraren segurtasuna bermatzeaz arduratzen diren pertsonei, eta Katalunian zerbitzua zirkulaziorako segurtasun-berme nahikorik gabe ez irekitzeko.

Era berean, gertakari horiek guztiek eragindako karga emozionala dela-eta zerbitzua emateko prest ez daudenei arduradunei jakinarazteko gomendatu die.

Gainera, tren-makinisten sindikatuak adierazi duenez, zerbitzuaren hasieran, tren-enpresa guztietako makinistek egin beharreko ibilbidean segurtasuna bermatzeko eskatuko dute.

 Iryoko makinistak "urradura" bat zegoela jakinarazi zuen eta trafikoa "lehenbailehen" geratzea eskatu zuen

Istripua izan zuen Iryoko tren-gidariak Adamuz (Kordoba) parean "krokadura bat" jasan zuela ohartarazi zuen Atochako aginte-zentrora egindako dei batean, eta bigarren komunikazio batean, berriz, ohartarazi zuen trena errailetik atera zela eta ondoko trenbidea inbaditzen ari zela. Hori dela eta, zirkulazioa "lehenbailehen" gelditzeko eskatu zuen.

Cordópolis/eldiario.es-ek argitaratutako audioaren arabera, tren-gidariak Atochako aginte-zentrora egindako lehen dei batean azaldu zuen trena "blokeatuta" zuela eta ezin zela mugitu. Gainera, trenaren egoera "ezagutu" behar zuela gaineratu zuen.

Atochako langileak pantografoak jaisteko eskatzen dio makinistari, katenariatik elektrizitatea hartzen duen trenaren mekanismoa, eta honek erantzuten dio: "Beherago ezin dira egon".

Bigarren telefono-kontaktu batean, tren-gidariak azaldu dio trenbideko trafikoa lehenbailehen gelditu behar dela, eta Atochako pertsonak esan dio "ez dagoela trenik iristen", aipatu hedabidearen arabera.

Beste tren bat bidetik irten da Bartzelonan eta gutxienez 20 zauritu eragin ditu

Denok Kordobako istripuari eta hango erreskate-lanei begira geunden bitartean, beste tren-istripu bat izan da Bartzelonan. 

Gutxienez 20 pertsona zauritu dira Rodalieseko 4. lineako tren batek trenbidera erori den euste-horma batekin talka egin ondoren, Gelida eta Sant Sadurni d 'Anoia artean.

 

37 dira une honetan erietxeetan dauden zaurituak

Andaluziako agintariek jakinarazi dutenez, 37 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute. 33 helduak dira eta lau haurrak. Horietatik bederatzi pertsona Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) daude. 

Bestalde, 86 pertsonari alta eman zaie. Azken informazioen arabera, istripuaren ondorioz osasun-zentroetan arreta jaso duten lagunen kopurua 123 da (118 heldu eta bost adingabe).

Garabiek Iryo trena mugitzea lortu dute eta makinei Alvia trenera iristeko bidea zabaldu zaie

Biktimak erreskatatzeko eta trenbidea garbitzeko lanak gelditu gabe aurrera doaz. Iryo treneko bagoiak gauean aterako dituzte trenbidetik. 

Orain, Alviako bagoietan ari dira lanean, zehazki kafetegia zegoen bagoian. Han "zehaztasun handienarekin" lan egiten duen guraize baten antzeko makina batekin zatiak mozten dituzte eta matxarda edo pintzen lana egiten duen beste batekin horiek kentzen ari dira. Bidaiariren bat egon litekeela uste den lekuetan ari da lanean. Ondoren, lau metroko lubetan behera eroritako beste bi bagoien txanda izango da.

Sanchezen Gobernua biktimen aldeko estatu-hileta egitea aztertzen ari da

Exekutiboan badakite oraindik goiz dela omenaldi horren data jartzeko; izan ere, lehenik eta behin, txikitutako bagoien hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen pertsona guztiak aurkitu eta atera behar dira. Hala ere, Moncloaren asmoa da hileta laster egitea, beranduenez otsailean.

Alvia trenean harrapatuta zeuden hiru gorpuak atera dituzte

Adamuzen istripua izandako Alvia trenean harrapatuta zeuden hiru gorpuak ateratzea lortu dute erreskate taldeek. Azken balantzearen arabera, 42 dira ezbeharrean hildakoak, beste bat aurkitu baitute. Alabaina, 10 biktima identifikatu dituzte, orain arte. Desagertutakoak 43 dira.

Hipotesi guztiak, zabalik

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak astearte honetan Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "hipotesi guztiak zabalik daude", baina sabotajearen balizko aukera baztertu du.

Marlaskak gogorarazi duenez, Trenbide Istripuen Ikerketa Batzordeak (CIAF) aipatuta, "laborategian aztertu beharko dira errailetatik irteteko hasierako errailak, eta tailerrean ikuskatu beharko da Iryo ibaiaren errodadura".

Sabotajeari dagokionez, "inoiz ez da aukera hori aztertu", esan du, baizik eta "gai teknikoetan eta trenbideko garraioan" zentratu direla. 

Makinisten sindikatuak bibrazioak antzeman zituen trenbidean

Semaf makinisten sindikatuak astearte honetan azaldu duenez, trenbidearen azpiegituraren mantentze-lanen protokoloa berrikustea eskatu zuen bidaiarien erosotasunagatik eta trenei eragiten zien kalteagatik, baina ez segurtasun ezaren zantzuak zeudelako.

Sindikatuko idazkari nagusi Diego Martinek Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Semafek gutun bat bidali zien 2025eko abuztuan tren-azpiegituraren arduradunei, lineetan "irregulartasunak" eta "bibrazioak" areagotu zirela egiaztatu ondoren, zerbitzua liberalizatu eta operadore berriak sartu ondoren trenbideak gehiago erabili zirelako.

DNA laginak, Madrilen aztergai

Guardia Zibilak helikopteroz eramaten ditu senide zuzenek emandako DNA laginak, ondoren Madrilgo Institutu Armatuaren Kriminalistika laborategian aztertzeko.

Zuzeneko senideen lehen DNA laginak Huelvan, Malagan eta Sevillan prestatutako puntuetan jaso dira, Guardia Zibilak zehaztu duenez. Kordoban eta Madrilen ere antzeko puntuak jarri ditu.

Iryo trenaren 6. bagoia, gakoa

Iryo trenaren 6. bagoia, errailetik atera zen lehena, bereziki ikertzen ari da Guardia Zibila, tren-istripuaren arrazoiekin izan dezakeen lotura aztertzeko.

Iryo trena Madrilerantz zihoan, Huelvarako kontrako norabidean zihoan Alvia jo zuenean. 

Andaluziak ia 3.000 odol-poltsa bildu ditu, ohikoa baino hiru aldiz gehiago

Andaluziako Osasun Zerbitzuak (SAS) 2.990 odol-poltsa jaso ditu astelehenean, ohiko egun bakarrean jasotzen diren odol-poltsak baino hiru aldiz gehiago (normalean  800 eta 900 artean daude). SASeko iturriek adierazi dutenez, odol-erreserbak bermatuta daude, eta asmoa da donazioak gutxinaka jasotzen jarraitzea, joan den igandean Kordobako Adamuz herrian gertatutako tren-istripuaren biktimei arreta emateko deitu ostean.

Kordobako tren istripuaren ondoren albiste faltsuak zabaldu dira sareetan

Beste tragedia batzuetan gertatu izan den bezala, hainbat erabiltzailek adimen artifiziala erabiliz sortutako irudi eta bideoak eta informazio faltsuak zabaldu dituzte. 

Laguntza psikologikoa senideentzako

Andaluziako Juntak informazio gune bat jarri du Kordobako Zezen Plazaren ondoan dagoen Mendebaldeko Gizarte Etxean.

Osasun-zerbitzuek eta psikologoek 116 senide artatu dituzte astelehen honetan.

Familiek hotel-establezimenduetan eman dute gaua, eta astearte honetan laguntza eta arreta jasotzen jarraituko dute. 

CÓRDOBA, 19/01/2026.- Familiares de algunas de las victimas son atendidas en el centro de información úbicado este lunes en Córdoba. 40 son las víctimas mortales tras el descarrilamiento y colisión este domingo de dos trenes en Adamuz (Córdoba). EFE/Salas
18:00 - 20:00

Lanek gauean zehar jarraitu dute, etenik gabe

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, Adamuzeko tren-istripuaren biktimen gorpuak berreskuratzeko eta identifikatzeko lanek gau osoan zehar jarraitu dute, eta operatiboa "normaltasuna berreskuratu arte" egongo da martxan.

Andaluziako Juntak informazio gune bat jarri du Kordobako Zezen Plazaren ondoan dagoen Mendebaldeko Gizarte Etxean. 

Hildako kopuruak, gora

Dagoeneko 41 dira tren-istripuan hildako lagunak, errailetik atera zen Iryo trenean gorpu berri bat aurkitu ondoren, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.

Erietxetan 39 lagun daude ospitaleratuta, horietako 13 ZIUn (horietako bat adingabe bat da). 

Astelehen honetako 18:45ak arte, 122 pertsona artatu dituzte ezbeharraren ondorioz (117 heldu eta bost haur). 

Garraiorako plan alternatiboa jarriko du martxan Renfek, Madril eta Andaluzia arteko tren zerbitzua berrezarri bitartean

Bihartik aurrera, garraiorako plan alternatiboa jarriko du martxan Renfek, Adamuzeko istripuan kaltetutako bidaiarientzako; horiek guztiak euren helmugara iristeko baliabideak jarriko ditu tren-konpainiak, Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko tren zerbitzua etenda dagoen bitartean. Agiri batean jakinarazi du, lehenbailehen jarriko dutela erabiltzaileen eskura informazio guztia. 

Errailaren haustura istripuaren  "arrazioa edo ondorioa" den argitzeke dagoela esan du Puentek

Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak ziurtatu duenez, ikerketak argitu behar du trenbidearen zati baten haustura  trena errailetik atera izanaren "arrazoia edo ondorioa" den. 

Istripua izan duten Alvia bagoiak jasotzeko garabia jartzen hasi dira

Juanma Moreno Andaluziako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, istripua izan duten Alvia trenak erretiratzeko garabia jartzen hasi dira ezbeharraren lekuan. "Material asko dago erretiratzeko, eta denbora asko beharko da", zehaztu du. 

Halaber, gaineratu du hildakoan kopuruak —azken datuen arabera, 40 dira— gora egin dezakeela, ia ziur uste baitute bidaiarien gorpuak egon daitezkeela bagoien azpian harrapatuta. 

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin egin du agerraldia Morenok, arratsaldean, hedabideen aurrean, azken orduko informazioa jakinarazteko. 

 

40 dira istripuan hildakoak, azken datuen arabera

Ikerketako iturriek emandako azken datuen arabera, Adamuzen izan den tren-istripuan hildakoen kopurua 40ra igo da. 

 

Puente: "Oraindik ez dakigu trenbidea apurtuta egotea istripuaren ondorio edo kausa den"

Oscar Puente Garraio ministroak azaldu du Adamuzen trenbide zati bat apurtuta egoteak ez duela zertan esan nahi hori dela istripuaren kausa. "Arrazoia edo ondorioa izan daiteke", argitu du.  

La 2 telebista katean egin ditu adierazpenok Puentek. Izan ere, istripua izan den tokian, trenbidearen zati batek soldadura askatuta duela egiaztatu dute ikerlariek. "Arrazoietako bat izan daiteke, zantzu bat gehiago, baina ezin da ondorioztatu hori denik kausa", nabarmendu du. 

Renfek garraiobide alternatiboa eskainiko du bihartik aurrera, baina "nahitaezko" kasuetan bakarrik

Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko tren zerbitzua bertan behera geratu da istripuaren ondorioz. Renfek jakinarazi duenez, bihartik aurrera, garraiobide alternatiboa eskainiko duela, baina zehaztu du "derrigorrez" egin beharreko bidaiak bakarrik kontuan hartuko dituela. 

Istripu "arraroa" izan da Adamuzekoa, Iryoren arabera

Oscar Puente Garraio ministroak bart esandakoaren bidetik, Carlos Bertomeu Iryo konpainiaren presidenteak gaur esan du ezbeharra "arraroa" izan dela. "Istripu arraroa da. Ez da bihurgune batean gertatu, bide zuzen batean baizik. Trena ez zihoan abiadura bizian, erdibideko batean baizik. Hiru urte dira trena erosi genuela, eta puntako teknologia du. Berrikuspen eta mantenu lanak ere eguneratuta zituen", argudiatu du. 

Makineria astuna istripuaren lekura sartu da trenak bidetik kentzeko

Makineria astuna Adamuzen da jada, istripuan nahasitako trenak kentzeko.

Alviaren trenaren bi bagoik errailetik atera zen Iryo trenaren kontra jo zuten

Tren Istripuak Ikertzeko Batzordeak (CIAF, gazteleraz) abiatu duen ikerketaren lehen datuen arabera, Iryo abiadura handiko trenaren azken bi bagoiak trenbidetik atera ziren Adamuzeko geltokira sartu baino lehen, ondoko errailean sartu ziren eta Renfe Alviaren trenaren kontra jo zuten. Ondorioak behin-behinekoak direla zehaztu dute CIAFko teknikariek, eta hortaz, aldaketak egon litezkeela. 

Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenak, bertan behera ostiralera arte

Istripua tarteko, Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenik ez da egongo, gutxienez, ostiralera arte. 

Iryo konpainia pribatuak bertan behera utzi ditu ordura arte zituen bidaia guztiak. Beste operadoreek ez dute, oraingoz, datarik eman. 

Abiadura handiko linea itxita dagoela eta, Renfek indartu egingo du ibilbide ertaineko trenen maiztasuna, Madril eta Sevilla artean, Extremadura gurutzatuta. 

Halaber, Iberia eta Air Europa hegazkin konpainiek eta Alsa autobus enpresak euren zerbitzua indartuko dute. 

 

Andaluziako Juntak 27 auzitegiko mediku mugiarazi ditu Adamuzera

Andaluziako Juntak istripuaren ostean martxan jarritako protokoloa indartu du, eta guztira, 27 auzitegiko mediku mugiarazi ditu Adamuzera, hildakoen identifikazioan jardun dezaten. 

Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi duenez, identifikazio lanak "zailak eta konplikatuak" izango dira; "ez da azkarra izango", erantsi du. Aitortu duenez, arinago joatea nahiko luke, senitartekoen "samina" arintzeko. 

 

Sanchez: "Edozein tragediak batasuna eskatzen du: minean eta erantzunean"

Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldi laburra egin du istripuaren lekutik, Adamuzetik. Lehen hitzak biktimei eskaini dizkie, eta ondoan izango direla hitzeman. Horren ildotik, batasunerako deia egin du. "Edozein tragediak batasuna eskatzen du: minean eta erantzunean"

Ezbeharra zerk eragin duen argituko duela ere nabarmendu du: "Egia jakingo dugu". 

Azkenik, Espainiako Gobernuak hiru dolu egun ezarriko dituela iragarri du. 

Sanchez, agerraldian.

Hasi da Sanchezen agerraldia

Espainiako presidenteak hitza hartu aurretik, Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidentea aritu da berbetan. 

Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek doluminak eman dizkiete biktimen senitartekoei

Besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak euskal herritarren elkartasuna adierazi die istripuaren biktimei.

Tren istripuen Ikerketa Batzordeak Adamuzeko ezbeharraren espedientea zabaldu du

Tren istripuen Ikerketa Batzordeak (CIAF, gazteleraz) ireki egin du bart Adamuzen (Kordoba) izandako tren ezbeharraren inguruko espedientea. Erakundeak ez ditu istripuaren erantzuleak edo erantzukizuna ezarriko. Helburua da akatsak zehaztu eta halako tragedia bat ez errepikatzeko neurriak hartzea. 

43 dira orain ospitaleratutakoak

Behera egin du erietxean dauden zauritutakoen kopuruak. 43 dira, Andaluziako Osasun Zerbitzuak jakinarazi berri duenez.

Hortaz, 79ri senda-agiria eman diete. 

Zainketa Intentsiboen Unitatean daudenen kopurua ez da aldatu: 12 dira, eta tartean adingabe bat dago. 

Presidentearen eta Garraio ministroaren agerraldia

13:30erako zegoen aurreikusia, Adamuzetik bertatik. 

Istripua gertatu den inguru horretan arazoren bat izan zen ekainean, bibrazioengatik

Trenbidea berritzeko lanak pasa den maiatzean amaitu zituzten, eta ekainean bibrazioengatik arazoren bat izan zen gune horretan, Espainiako Gobernuak PPk Senatuan egindako galdera bati erantzunez igorritako erantzunaren arabera. Atzerapena eragin zuen trenetan, baina besterik ez. 

Pedro Sanchezek eta Oscar Puentek agerraldia egingo dute 13:30etik aurrera

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Oscar Puente Garraio ministroak agerraldi bateratua eskainiko dute Adamuzen bertan, 13:30etatik aurrera.

CIAF Tren Istripuen Ikerketa Batzordeak espedientea zabaldu du, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko

CIAF Tren Istripuen Ikerketa Batzordeak espedientea zabaldu du dagoeneko, Kordobako Adamuz udalerrian bart gertatutako ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Aipaturiko batzordeko ikertzaile talde bat atzodanik tokian bertan lanean ari da. 

Zer dakigu Kordoban istripua izan duen Iryo tren konpainiari buruz?            

Iryo konpainia italiar-espainiarra abiadura handiko tren-operadore pribatu handiena da eta 2022ko azaroan hasi zuen jarduna Espainian. Astean 400 zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu, hiru korridore handitan banatuta: ipar-ekialdea (Madril-Zaragoza-Bartzelona-Tarragona.), hegoaldeko korridorea (Madril-Kordoba-Sevilla/Malaga) eta Levanteko korridorea (Madril-Cuenca-Valentzia/Alacant/Albacete/Murtzia).

Guardia Zibilak DNA laginak biltzeko bost gune ireki ditu, biktimen identifikazioa errazteko

Guardia Zibilak DNA biltzeko bost gune zabaldu ditu Madrilen, Sevillan, Huelvan, Malagan eta Kordoba, tren istripuko biktimak errazago identifikatzeko asmoz. 

Bulego horietan, gainera, senideen lokalizazioari eta egoerari buruzko informazioa emango zaie. 

Horrela bizi izan dute bidaiariek Kordobako tren istripua, barrutik

18:00 - 20:00

Espainian gertatu den laugarren tren istripu larriena da

Atzo, Kordobako Adamuz udalerrian, abiadura handiko bi trenen artean gertatutako istripua, Espainian inoiz gertatu den laugarren larriena da. 

Espainian hildako gehien eragin dituen tren istripua 1944ko urtarrilaren 3an gertatu zen, Leongo Torre del Bierzo udalerrian. Erregimen frankistak ezbeharra isilarazi egin zuen, eta gerora Renfek emandako zifra ofiziala 78 hildako eta 75 zauritu izan baziren ere, 500 inguru, zenbait iturriren arabera.

Espainiako bigarren tren ezbeharrik handiena 2013ko uztailaren 24an gertatu zen, Angroisen (A Coruña). 80 pertsona hil eta 143 zauritu ziren.

1972ko uztailean, 79 pertsona hil ziren El Cuervo eta Lebrija geltokien artean (Sevilla) bi trenek elkarren aurka talka egin ondoren. 

Istripuaren arrazoiak giza akatsa eta gehiegizko abiadura izatea ia baztertu du Renfek

Alvaro Fernandez Heredia Renfeko presidenteak astelehen honetan ohartarazi duenez, tren istripuaren arrazoiak ezagutzeko egunak beharko dira, baina gehiegizko abiaduraren edo giza akats baten ondorioz gertatu izanaren aukera ia baztertu du. 

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Renfeko presidenteak azpimarratu du hogei segundu igaro zirela lehendabiziko trena bidetik atera eta bigarren trenarekin talka egin zuen arte. 

Trenak 205 eta 210 km/h-ko abiaduran zihoazen abiadura muga 250 km/h-koa den tokian, eta horrek pentsatzera eramaten gaitu ez zela hori arazoa izan. Gainera, zuzengune bat zen, ez bihurgune bat. 

Sanchez Kordobara bidean da eta ez da Davoseko Foroan izango

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ez du parte hartuko bihartik aurrera Suitzan egingo den Davoseko Foroan, Kordobako tren istripua tarteko. 

Sanchez Adamuz udalerrira bidean da eta gaurko agenda bertan behera utzi du, Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin egitekoa zuen bilera barne.

Istripu "arraroa eta azaltzen zaila"

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, istripua "arraroa eta azaltzen zaila" izan dela aurreratu du Oscar Puente Garraio ministroak. Horren esanetan, ezbeharra izan duen Iriyo trena nahiko berria da, lau urte baino ez ditu, eta azpiegitura ere orain gutxi berritu da, 700 milioi euroko inbertsioa eginda. Gainera, ezbeharra zuzengune batean gertatu da. Aurreratu du astelehen honetan Adamuzera joatekoa dela, lanak bertatik bertara jarraitzeko. 

Horrelako istripuetan gertatu ohi den bezala, batzorde independente batek izango du ikerketa egiteko ardura. 

Puentek azaldu duenez, Adamuzeko istripua zuzengune batean gertatu zen, trena berria zen eta trenbidea berrituta zegoen: "Oso arraroa da"

MADRID, 19/01/2026.- Captura de video de la rueda de prensa del ministro de Transportes y Movilidad Sostenible, Óscar Puente, en la que ha considerado este lunes que accidente de ferrocarril de Adamuz (Córdoba) es "rato y difícil de explicar", porque el tren de Iryo que provocó el choque es relativamente nuevo y también se ha renovado muy recientemente la infraestructura. EFE/Pablo Rojo
18:00 - 20:00

Hildako gehiago egon daitezke datozen orduetan 

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak ohartarazi du hildako gehiago egon daitezke datozen orduetan. 

Duela lau egun egin zioten azken azterketa istripua eragin duen trenari 

Ezbeharra izan duen Iryo enpresako trena 2022an eraiki zuten eta azken azterketa pasa den urtarrilaren 15ean egin zioten, duela lau egun, konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Iryoren arabera, enpresak istripuaren ikerketaz arduratuko den batzordearekin kolaboratuko du, eskatzen dioten informazio guztia helaraziz, gertaturikoa argitzen saiatzeko. 

Azaldu duenez, etengabeko harremanetan daude inplikatutako erakunde guztiekin —Garraio Ministerioa, Adif, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Andaluziako Junta eta Adamuzeko eta Kordobako Udala—. 

ADAMUZ (ESPAÑA), 19/01/2026.- Captura Imágenes de la búsqueda de evidencias que puedan servir para la identificación de víctimas e investigación del accidente ferroviario en Adamuz (Córdoba) en el que al menos 39 personas han muerto y un centenar han resultado heridas, es el cuarto siniestro ferroviario más grave registrado en España. EFE/ Captura de vídeo de la Guardia Civil // SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Gutxienez 39 hildako eta 48 ospitaleratu Kordoban, abiadura handiko bi trenen arteko istripuan

18:00 - 20:00

Gutxienez 39 hildako Kordoban, abiadura handiko bi trenen arteko istripuan

Gutxienez 39 pertsona hil dira, abiadura handiko bi tren errailetik aterata, Adamuzen (Kordoba), Espainiako Barne Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.

Gainera, 152 pertsona ospitaleratu dituzte, bost larri eta 24 oso larri, eta 123 pertsonak bestelako zauriak izan dituzte.