Zer dakigu Kordobako tren istripuari buruz? Zer dago argitzeko?
Ordu gutxi batzuk baino ez dira igaro Adamuzen zorigaiztoko tren istripua jazo denetik. Argitu gabeko arrazoiak direla eta, bart, abiadura handiko tren bat errailetik atera da, eta kontrako noranzkoan zihoan Renferen tren bat bidetik aterarazi du. Horiek dira, oraingoz, baieztatuta dauden datuak.
Istripua izan duen Renferen trena.
2026ko urtarrilaren 18a, igandea, 19:45. Data eta orduok iltzaltuta geratuko dira Espainiako tren istripuen historian. Une horretan, abiadura handiko tren bat (Malaga-Madril ibilbidea egiten ari zen) bidetik atera zen, kontrako trenbidean sartu, eta beste noranzkoan zihoan Renferen tren bat (Madril-Huelva) errailetatik ateratzea eragin zuen. Hona hemen une horretatik aurrera eskuragarri dagoen informazio egiaztatu eta ofiziala:
Biktimak
Biktimen azken balantzea astelehen goizean jakinarazi dute agintariek.
41 pertsona hil dira, baina ziurra da kopuruak gora egingo duela. Izan ere, Renferen trenaren lehen bi bagoiak amildegi batetik behera jausi dira, eta hondakinen azpian gorpu gehiago egon daitezkeela uste dute. Hildakoetako bat Alviako treneko makinista da.
Ezbeharrean zauritutako 39 pertsona Andaluziako ospitaleetan daude, 35 heldu eta lau haur, eta istripuan artatutako 122 pertsonetatik 83ri alta eman zaie.
ZIUn 13 pertsonak jarraitzen dute, guztiak helduak, atzo bertan zegoen adingabea zainketa kritikoen unitatera eraman baitute: bost Kordobako Reina Sofia ospitalean, hiru Quirón Salud ospitalean, bi Gurutze Gorrian eta hiru San Juan de Dios ospitalean.
Ospitaleetan, ohiko zainketan, 26 zauritu daude: zortzi Sofia Erreginean (tartean lau adingabeak), bi Gurutze Gorrian, sei Quiron Saluden, bost San Juan de Diosen eta beste bat Huelvako Elena Infanta Ospitalean, Sofia Erreginatik eratorria.
Abiadura handiko Iryo trenean 317 pertsona zihoazen; Alviako trenean, 100 bat.
Adifek 900 10 10 20 telefonoa jarri du biktimen senideei laguntzeko.
Istripuaren lekua
Ezbeharra Adamuzeko hirigunetik bost bat kilometrora jazo da, Kordobako hiriburutik 30 kilometrora.
Duela gutxi eraberritutako trenbide zatia da (lanak joan den maiatzean amaitu zituzten). Bidea zuzena da puntu horretan, eta Adamuz herrira bideratzeko irteeratik gertu dago.
Nola gertatu da ezbeharra?
Abiadura handiko trenaren azken hiru kotxeak (6, 7 eta 8. bagoiak) errailetik atera dira, ondoko trenbidean sartu, eta Renferen trena jo dute. Alvia trenaren lehen bi bagoiak errailetik atera dira eta lau metroko amildegitik behera erori dira.
Nolako trenak dira istripuan nahasitakoak?
Abiadura handiko trena, Iryo 6189, ETR 1000 motakoa da, Frecciarossa 1000 izenarekin ere da ezaguna (gorria baita). Alstom taldeak ekoitzi zuen 2022an, eta azken azterketa urtarrilaren 15ean egin zioten.
400 kilometro orduko abiaduran joan daiteke.
Iryo italiar-espainiar konpainia bat da, eta abiadura handiko operadore pribaturik handiena da Espainiako Estatuan.
Renferen trena (Alvia 2384) distantzia luzeko trena da, 120 seriekoa. CAFek eta Alstomek fabrikatu zuten 2006an. Brava izeneko bogieetan (trenen errodadura, gurpilen baliokidea) oinarritutako sistema du, eta, horiei esker, abiadura handiko zein zabalera ezberdineko trenbideetan ibil daiteke, hiru segundoan moldatzen baita.
Balizko kausak
Oscar Puente Garraio ministroak bart adierazi duenez, istripu "arraroa eta azaltzeko zaila" da Adamuzekoa, eta, beraz, egunak beharko dira arrazoiak argitzeko.
Alvaro Fernandez Renferen presidenteak baztertu egin du istripua gehiegizko abiadurak eragin duenik; izan ere, kaltetutako trenetako bat 205 km/h-ra zihoan, eta, bestea, 210 km/h-ra.
Fernandezek ez du espekulaziorik egin nahi izan, baina materialaren —trenarena berarena edo azpiegiturarena— balizko akats bat aipatu du; izan ere, linea horren segurtasun eta seinaleztapen sistema, LZB delakoa, giza akatsak saihesteko diseinatuta dago. Azaldu duenez, sistemak zirkulazioa automatikoki blokeatzen du bidean oztoporen bat dagoenean, trenaren larrialdiko balazta aktibatzea aginduta. Nolanahi ere, Iryoren trena errailetik atera eta Alviaren trenarekin talka egin arte 20 segundo baino ez ziren igaro, eta, beraz, ez zion denbora nahikorik eman LZBri larrialdiko balaztak aktibatzeko.
Azpiegitura iaz eraberritu zuten, eta Iryoren trena nahiko berria da (2022koa), eta ikuskapena egin zioten duela lau egun.
Ondorioak
Abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera utzi dute Madril eta Andaluzia artean, gutxienez, ostirala arte.
Bestalde, Andaluziako Juntak Babes Zibileko Larrialdietako Lurralde Plana aktibatu du, 1. fasean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.