Politikariek elkartasuna adierazi diete Adamuzeko biktimei
Lehendakariak euskal herritar guztien elkartasuna helarazi die biktimei. Sanchez ezbeharraren lekura joan da, eta Feijook jarraipen batzorde bat deitu du.
Istripua, Adamuzen. Argazkia: EFE
Bart Adamuzen (Kordoba) izandako tren-istripuak egun osoko aktualitatea astindu du Espainiako Estatuan, eta politikariek eta ordezkari publiko ugarik elkartasuna adierazi diete biktimei.
Imanol Pradales lehendakariak euskal herritarren elkartasuna adierazi die istripuaren biktimei.
"Tragedia modurik krudelenean gertatzen denean, Euskal Herriaren elkartasun osoa erakustea besterik ez da geratzen. Zuekin guztiekin gaude", idatzi du X sare sozialean lehendakariak. Gainera, doluminak eman zizkion bart Juanma Moreno Bonilla Andaluziako presidenteari.
Euskal alderdi politikoen artetik, Aitor Esteban EAJren presidenteak "doluminak" eman dizkie familiei eta tren-istripuko biktimei, eta "besarkada bat" bidali die "izugarrizko istripu" horrek "jotako pertsona guztiei".
Mertxe Aizpurua EH Bilduren diputatuak esan du "atsekabetuta" jarraitzen dituela "Andaluziako trenbidearen tragediaren berri izugarriak". "Euskal ezker independentistak elkartasun eta babes guztia ematen die biktimei eta kaltetuei", adierazi du.
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak besarkada bat bidali die Kordobako tren istripuak kaltetutako pertsona guztiei, eta, "bereziki, une zail honetan, biktimei".
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bertan behera utzi ditu Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin aurreikusita zituen bilera guztiak, Ukrainara tropak bidaltzeari buruz hitz egiteko antolatutakoak, eta istripua gertatu den lekuan bertaratzekoa da.
PPk minutu bateko isilunea deitu du astelehen honetarako, 12:00etan, Madrilgo Genova kalean duen egoitzan, Adamuzeko (Kordoba) istripua dela eta. Alberto Nuñez Feijoo izango da elkarretaratzearen buru.
Horrez gain, Feijook larrialdiaren jarraipena egiteko bilera deitu du, Pablo Vazquez Renferen presidente ohi eta Reformismo21 fundazioaren presidentearekin eta Berta Barrero konpainiaren Operazio zuzendari ohiarekin batera.
Santiago Abascal Voxen buruak adierazi du Espainiako Gobernua dela istripuaren erantzulea, eta "Gobernu mafiosoaren kolapsoa" nabarmendu du.
"Gobernu mafioso honen kolapsoa Estatu osoa kolapsora eramatear dago, bai maila nazionalean, bai nazioartean. Eta kitto", adierazi du Abascalek X sare sozialeko bere kontuan argitaratutako mezu batean. "Krimenak, gezurrak eta herriaren interesei egindako traizioak gobernatzen gaituzte", gaineratu du.
Pablo Fernandez Podemosen bozeramailekideak istripuaren arrazoiak "lehenbailehen" argitzeko eskatu du, eta doluminak helarazi dizkie kaltetuei.
Antonio Maillo Izquierda Unidako koordinatzaile federala Adamuzera joan da bere esker ona helarazteko tren istripuaren ostean bizilagunek erakutsitako "elkartasunagatik". Ezbeharrari buruz, esan du "zuhur" dagoela gertatutakoari buruzko datuen zain, eta horren inguruan "erabat garden" jokatzea espero duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.