Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea
Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu.
Bularreko minbizia izan eta mastektomia egin dieten emakume batzuek edertasun kanonak betetzeko "presio" estetikoagatik egiten dute bularra berregiteko ebakuntza, Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten arabera.
Mastektomia egin behar duten emakumeek dituzten aukera kirurgikoak eta erabakia hartu arteko prozesua aztertu dituzte, besteak beste. Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak eta Garbiñe Lozano eta Ane Arbillaga, ikerketaren egileetako bik, azalpenak eman dituzte gaur goizean Gasteizen egin duten agerraldian.
Egileek txostenean zehazten dutenez, bularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoa, neurri handi batean, tumorearen ezaugarriek eta pazientearen nahiek baldintzatzen dute. "Emakumeen erabakia kalitatezkoa dela bermatu behar da, eta adostasunez, elkarlanean eta osasun-profesionalek gidatuta hartu dela", nabarmendu dute.
Ikerketaren arabera, emakumearen egoera zibilak eragina izan ohi du azken erabakian. Gauzak horrela, ezkongabe, banandu eta dibortziatu gehiagok berregiten dute bularra.
Halaber, onarpena, harremana eta autoestimua hobetuko dituzten estrategiak diseinatzea eta ezartzea proposatzen dute ikertzaileek, "bularreko edozein kirurgiari aurre egin behar dioten emakumeen ongizate fisikoa, mentala eta emozionala sustatzeko".
Horrez gain, medikuarekin egindako kontsultak luzatzea eta baliabideak handitzea eskatzen dute, asistentzia integrala eta kalitate handiagokoa bermatzeko.
Bestalde, bularreko minbizia izan eta mastektomia egin dieten beste emakume batzuekin harremana erraztea gomendatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak