BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loiuko Udalak Hariztondo Txiline eremuan 400 etxebizitza eraikitzeko baimen guztiak lortu ditu

Udalak, azken unean, eta Bilboko Aireportuak plan zuzentzaile berria onartu aurretik, lortu du aireportuak kudeatzen dituzten hiru erakundeen (Aena, Aesa, Enaire), Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia. 

Loiuko Udalak 400 etxebizitza eraikiko ditu Hariztondo Txiline eremuan, Bilboko Aireportua kudeatzen duten erakundeen oniritzia jaso ondoren.

Hortaz, hainbat urtetako blokeoaren ondoren, Aena, Aesa eta Enaire erakundeen oniritzia ez ezik, Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia ere lortu du. 

Orain arte baztertu izan dute hirigintza proiektua, aireportutik gertu zegoela eta emisio akustikoen eraginpeko eremua  zela argudiatuta. 

Hariztondo Txilineko eremuak 157.000 metro koadroko azalera du, eta hirigintza proiektu horren ondorioz herriko etxebizitza-parkea % 39 haziko da. Etxebizitza horien artean etxebizitza babestuak, alokairu sozialekoak eta libreak egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X