10 urteko kartzela-zigorra berretsi dute hipikako irakasle batentzat, ikasle adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, adingabeak 13 eta 15 urte bitartean zituenean jasan zituen sexu-abusuak, etengabe, eta "ez zuen gaitasun eta heldutasun nahikorik" egoera horri aurre egiteko. Gainera, "manipulazio afektiboa" antzeman du, "berezi" sentiarazi nahi zuelakoan.
Nafarroako Probintzia Auzitegiak hipikako irakasle bati irailean ezarritako 10 urte eta egun bateko kartzela-zigorra berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, 13 eta 15 urte bitarteko ikasle bati sexu-abusuak egitea egotzita.
Halaber, 15 urtez, biktimarengandik 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua berretsi du epaileak, baita harekin edonola komunikatzeko eragozpena ere. Horrez gain, akusatuak 8 urteko zaintzapeko askatasuna bete beharko du espetxe-zigorraren ondoren, eta, erantzukizun zibil gisa, 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio gazteari, kalte moralagatik. Epai horren aurka helegitea jartzeko aukera dago.
Aurreneko sexu-abusua 2015eko urtarrilean gauzatu zen, zentro hipiko horretako gizonezkoen aldageletan, akusatuak 32 urte zituenean eta biktimak 13 urte. Ordutik aurrera, erasoak ohikoak izan ziren, ia asteroko maiztasunarekin, 2016ko apirilera arte. Urte hartan, abuztutik aurrera, aldizka jasan zituen erasoak 15 urteko neskatoak.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak egiaztatutzat jo du adingabeak "gaitasun eta heldutasun nahikorik ez" zuela egoera horri aurre egiteko, eta "manipulazio afektiboa" antzeman du, "berezi" sentiarazi nahi zuelakoan. Epaiak azpimarratu duenez, biktimak kalte moralak ditu ordutik, eta zailtasunak bere garapenean eta sexu-alorrean.
Auzitegiak aintzat hartu du nagusitasunaren astungarria, eta auzipetua zigortu du, sexu-abusuaren delitu jarraitua leporatuta, biktima 16 urtetik beherakoa baitzen. Defentsak helegitea jarri du absoluzioa eskatuz, eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak errekurtsoa ezestea eskatu dute.
Era berean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azpimarratu du lekukoen koherentzia; izan ere, garai hartan biktimaren lagunak zirenek berretsi egin dute salatutako jokabideei buruzko kontakizuna.
Azkenik, epaimahaiak ondorioztatu du akusatuak bazekiela adingabeak 16 urte baino gutxiago zituela, "are gehiago" bere irakaslea zelako eta "eskola-uniformea jantzita joaten zelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.