Artxandako tunela itxita egongo da, Ugasko eta Txorierri artean, sei hilabetez
2. tunela (Ugasko-Txorierri) itxita dagoen bitartean, Bilbo eta Txorierri arteko lotura bermatuta egongo da 1. tunelaren bidez (La Salve-Txorierri), baita Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideetatik ere.
Artxandako tunelaren Ugasko–Txorierri tartea itxita egongo da, sei hilabetez, otsailaren 3tik aurrera, azpiegitura berritzeko lanak direla eta.
Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak jakinarazi duenez, Bilbotiko lotura bermatuko da 1. tunelaren bidez (La Salve–Txorierri) eta Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideetatik barrena.
Azpiegitura berritu eta egokitzeko lanen bigarren faseak zazpi hilabete iraungo du, baina lehen sei hilabeteetan izango du eragin handiena zirkulazioan.
Interbiak autobidea kudeatzen duen enpresa publikoa arduratuko da lanak gauzatzeaz. Guztira, 12,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da lan horietarako, eta helburua azpiegitura horretan segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna indartzea da.
Bigarren fase horren baitan hainbat lan egingo dira: estaldura hobetu, aireztapen- eta argiteria-sistemak berritu, kontsumo txikiko LED teknologia ezarri, eta segurtasun sistema berriak gehitu.
Artxandako tunelak Bilbo Txorierri eskualdearekin, aireportuarekin eta Bizkaiko Teknologia Parkearekin lotzen dute eta 30.000 ibilgailuk erabiltzen dituzte egunero, batez beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Jainagak 2026 "katastrofikoa" aurreikusi du gerrak eragindako krisi energetikoagatik
Ekialde Ertaineko gerrak krisi energetiko berri bat ekarri du, eta enpresariek ez dute uste laster amaituko denik. Horregatik, neurri "azkarrak eta sendoak" eskatu dituzte, hala nola zergak jaistea eta mendekotasun energetikoa murriztuko duten alternatiben alde egitea.
Energiaren Nazioarteko Agentziak 400 milioi petrolio-upel aterako ditu merkatura erreserba estrategikoetatik
Neurri horren helburua da Ormuzeko itsasarteko blokeoak eragindako petrolio-eskaintzaren galera konpentsatzea.
Zer dira IEAren erreserba estrategikoak eta nola erabil litezke krisi honetan?
Energiaren Nazioarteko Agentziako (IEA) kide diren herrialdeek petrolio erreserba estrategikoak dituzte krisi egoerei aurre egin ahal izateko, bereziki, horniduran etenak daudenean. Orain, erreserba horiek erabiltzea onartu du agentziak, Ekialde Hurbilean piztutako gatazka dela eta, merkatuari lasaitasun mezu bat igorri eta presioa jaisteko.
Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera
Lanuztea martxoaren 15eko gaueko txandan hasiko da ofizialki (22:00etan), baina egun horretarako lau orduko lanuztea ere bazegoen deituta aurreko deialdi batean. Hala, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera geldituko litzateke planta.
Angulariek ohartarazi dute jarduera debekatzeak legez kanpoko arrantza areagotzea ekarriko duela
Euskadiko Angularien Elkarteak Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, angula-arrantza profesionala debekatzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake, arrantzaleek ibaien zaindari gisa jarduten dutelako, eta isurketak, espezie inbaditzaileak eta legez kanpoko harrapaketak detektatzen laguntzen dutelako.
Osakidetzak ekainean egingo ditu 2023-2025 lan-eskaintza publiko bateratuko lehen azterketak
Eusko Jaurlaritzak martxoan zehar argitaratuko ditu deialdiaren bederatzi kategorien oinarri espezifikoak; guztira, 5.425 plaza daude, horietatik 2.160 berriak dira.
Ekialde Hurbileko gatazkak piztutako ziurgabetasunaren aurrean nola jokatu aztertzeko bilduko da gaur Industria Defendatzeko taldea
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.
Mercedesen VLE berria Gasteizen fabrikatuko dute
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da, eta Gasteizko lantegian egingo dute.
Bizkaia Crowdlending: Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berria
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.
Brentaren prezioa 90 dolarretik jaitsi da, agintariek Irango Gerrari buruz egindako adierazpenen ondotik
Bezperan, petrolio upela 120 dolarrera iritsi zen, baina Trumpek Irango gerra "ia amaituta" zegoela esan ostean, prezioek beheranzko bideari ekin zioten eta 86 dolarren bueltan geratu da. Gas naturalaren eta elektrizitatearen merkatuak ere lasaitzen ari dira; gasa ia % 9 jaitsi da eta elektrizitatearen prezioa % 24 murriztuko da asteazkenean.