Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amurrioko Mendiko Eskolako teilatua bota du haize-ufada handi batek

Ez da inor zauritu, baina Ertzaintzak hesituta du ingurua. Barakaldon ere haize-bolada bortitz batek publizitate kartel bat bota du Megapark merkataritza gunean.
teilatua haizeak botata
Amurrio. Argazkia: Aiaraldea.eus

Arratsalde gorabeheratsua izaten ari da Euskal Herrian, haizearen eraginez. Ufada handiak neurtu dira goizetik han-hemen, eta dagoeneko kalteak eragin dituzte haizeteek. Amurrion, esaterako, Mendiko Eskolako eraikin nagusiko teilatua bota du haizeak.

Ondorioz, Mendiko kaleko espaloira jausi da egitura, baina ez da inor zauritu. Ertzaintzak hesituta du ingurua, eta suhiltzaileak ari dira bertan lanean.

Barakaldon ere haize-bolada bortitz batek publizitate kartel bat bota du Megapark merkataritza gunean.

Bomberos de Bizkaia y agentes de la Policía Municipal de Barakaldo (Bizkaia) retiran una estructura publicitaria que ha caído este domingo en el centro comercial Megapark de Barakaldo (Bizkaia), como consecuencia de los fuertes vientos provocados por la borrasca Ingrid.

Ingrid ekaitzak abisupean ditu Hego Euskal Herriko lau lurraldeak, haizea eta elurra (Nafarroan) tarteko. Mendebaldeko haizea harro dabil, eta Matxitxakon (Bermeo, Bizkaia), adibidez, 145 km/h-ko ufadak neurtu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X