Gogotik astindu du Ingrid ekaitzak euskal kostaldea: 145 km/h-ko ufadak neurtu dira Matxitxakon (Bermeo)
Gauerdian amaituko da haizegatik alerta laranja eta abisu horia izango da astelehenean. Itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alerta laranja, berriz, asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean.
Ingrid depresioaren eragina nabaria izan da egun guztian euskal kostaldean. Mendebaldeko haizea harro ibili da, eta Matxitxakon (Bermeo, Bizkaia), esaterako, 145 km/h-ko ufadak neurtu dituzte. Gainera, itsaso zakarra dago, eta, 10 metrora arteko olatuak erregistratu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan eguerditik eguna amaitu arte.
Euskalmet euskal meteorologia agentziak bildutako datuen arabera, eguneko haize-bolada bortitzena Matxitxakon erregistratu dute: 145 km/h-koa. Lurralde berean, Galean, 112 km/h-ko bat neurtu dute. Oizen (Munitibar) eta Jaizkibelen (Lezo, Gipuzkoa) gozoagoak neurtu dituzte; 108 eta 106 km/h-koak, hurrenez hurren.
Itsasaldean ere alerta laranja dago ezarrita asteleheneko 06:00 arte, olatuen tamaina handiagatik. Kostako errepidea itxita dago hori dela eta.
Alerta horiez gain, elurragatik ere abisua dago barnealdean (12:00-24:00) elur-kota 900-1.000 metrora jaitsiko baita.
Bestalde, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisupean jarri ditu Nafarroako Pirinioak, elurra dela eta. Abisua 11:00etan sartu da indarrean, eta asteleheneko 06:00ak arte egongo da aktibo.
Meteofrance Frantziako agentziak, bere aldetik, Pirinio Atlantikoak departamendua (Ipar Euskal Herria bertan dago) abisupean jarri du muturreko hainbat fenomeno espero dituztelako: haizea, ekaitzak, elurra eta elur-jausiak izateko arriskua. Astelehenean ere egongo dira indarrean abisu horiek, elurrarena salbu.
Arratsalde gorabeheratsua
Arratsalde gorabeheratsua izan ari da Euskal Herrian, haizearen eraginez. Amurrion, esaterako, Mendiko Eskolako eraikin nagusiko teilatua bota du haizeak.
Aramaion, Kruzeta gaina itxita egon da hainbat orduz, zuhaitzak errepidera erortzearen ondorioz.
Barakaldon ere haize-bolada bortitz batek publizitate kartel bat bota du Megapark merkataritza gunean.
Zuhaitz batzuk ere erretiratu behar izan dituzten bertan, erori eta gero.
Donostian, parke eta itsas pasealekuak itxita
Alerta laranja dela eta, Donostiako Udalak parkeak eta Polloeko hilerria ixtea erabaki du. Sarrera debekatuta dago honako toki hauetan: Aieteko parkean (Kultur Etxea izan ezik), Cristina Enean, Miramarren, Urgullen, Serafin Barojan, Oroimenaren Parkean eta Polloen.
Gainera, zarratuta egongo dira Pasealeku Berria (ibilgailu zein oinezkoentzat), Salamanca pasealekuko oinezkoentzako pasabidea, Jesus Maria de Leizaola pasealekurako (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen orrazia eskulturarako sarbideak, eta Urgulleko kostaldea. Bestalde, Santa Klara uharterako garraio-zerbitzua egun osoan egongo da etenda.
Halaber, Zarauzko Udalak bertan behera utzi du Sagardo Eguna, eta datorren astean iragarriko dute noiz ospatuko duten.
Krisi-mahaia aktibatu dute Getxon
Horren aurrean, egoeraren jarraipen berezia egiteko, krisi-mahaia bildu da gaur Getxon, eta zuhaitzak dauden eremuetatik ez ibiltzeko gomendatu dute, Zugatzarte pasealekutik eta Maximo Agirre kaletik bereziki, zuhaitz handiak daudelako. Aurreikuspenen arabera, Ereagako igogailuaren ohiko funtzionamenduan ere eragina izan lezake haizeak, eta zerbitzuan etenaldiak egon litezke, segurtasun arrazoiengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria eta tenperatura jaitsiera ostegunera arte
Ezegonkortasuna nagusi izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.