Rodaliesek astelehen honetan berrekingo dio bere zerbitzuaren zati bati Katalunian, eta doan izango da hilabetez
Erabiltzaileen % 87k berreskuratuko dute zerbitzua. Asteburuan zehar 100 ikuskapen baino gehiago egin dira eta Rodalies tren zerbitzuko zazpi lineatan premiazko 23 gorabehera konpondu ditu Adifek.
Rodaliesek bere zerbitzuaren zati bat berreskuratuko du astelehen honetan Katalunian, erabiltzaileen % 87ri zerbitzua emateko, asteburuan etenda egon ondoren, eta doan izango da hilabetez, Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu idazkariak eta Silvia Paneque Kataluniako Lurralde kontseilariak iragarri dutenez.
Kataluniako Generalitateko Lurralde Sailaren egoitzan Rodaliesen krisiari jarraipena egiteko beste bilera bat egin dute igande arratsaldean, Generalitateko, Renfeko, Adifeko eta Santanoko ordezkariekin. Ondoren, Santanok prentsaurrekoa eman du, Panequerekin batera.
Santanok aitortu du "koordinazio arazoak" izan direla azken egunetako trenbide krisiaren kudeaketan, eta azaldu du Adifek "prozedura" bat adostu duela Semaf makinisten sindikatuarekin, trenbideen eraginkortasuna egiaztatzeko.
Bideak operatibo daudela ziurtatu ahala, irekitzen joan dira gainontzeko zatiak.
100 ikuskapen baino gehiago
Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak 100 ikuskapen baino gehiago egin ditu dagoeneko Kataluniako Rodalies aldiriko trenen zerbitzuan, eta premiazko 23 gorabehera konpondu ditu. Hain zuzen ere, ezpondak eta trenbideak aztertu eta egokitzen ibili da gorabeherak izan dituzten zazpi lineatan.
Adifek ohar baten bidez esan duenez, esku-hartze horiekin lehenbailehen berrezarri nahi du Rodaliesen zerbitzua, "fidagarritasun handiena bermatuz eta arazo berriak gertatzeko arriskua txikituz".
Esku-hartze gehienak kostaldetik gertu dauden lineetan egin dituzte, baita ezpondak dauden inguruetan ere.
Adifen arabera, esku-hartze horiek "zerbitzuaren arduradunekin, enpresa operadorearekin eta beste eragile batzuekin adostu eta koordinatu dituzte, tren-ustiapenean inplikatutako makinisten kolektiboarekin besteak beste".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera