Abisu horia ezarriko da astearte goizera arte Araban, Bizkaian eta Nafarroan, haizeagatik
Haize-boladek zakar joko dute, eta 100 km/h-koak ere izango dira Araban eta Bizkaian, eta 70 km/h-koak Nafarroako Kantauri isurialdean.
Haizeak iraularaziko edukiontzi bat, Bermeon. Argazkia: Europa Press
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du astearte honetako 09:00ak arte, Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura hartuko dutelako. Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarriko du Kantauri isurialdean goizaldeko 05:00ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri zuen igandean haizeagatik, eta astelehen honetan abisu horia aktibatuko du 21:00etatik aurrera. Bizkaiko haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura ere hartuko dute boladek, batez ere mendi inguruetan.
Abisu hori astearte goizaldeko 03:00ak arte izango da indarrean Bizkaian, haizeguneak ez diren lekuetan, hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiaduran joko dutelako, eta goizeko 09:00ak arte lurralde horretan eta Araban, haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako haize-boladak egingo dituelako.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, astearteko lehen orduetan hegoaldeko haizeak gogor joko du, batez ere mendebaldean, baina goizean zehar baretu egingo da.
Bestalde, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du Kantauri isurialdean haizeagatik, astelehen honetan, 19:00etatik aurrera, 70 km/h-ko abiaduran joko dutelako boladek. Abisu hori astearteko 05:00ak arte egongo da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.