Puentek dio Adamuzen hautsi zen erraila berria zela, eta argitzeko dagoela soldadura hautsi ote zen
Era berean, ez da baztertzen gurpiletan "akatsa" izatea, nahiz eta CIAFek, oraingoz, errailaren hausturaren aukera lehenetsi.
Puente. Argazkia: EFE
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak adierazi duenez, Adamuzeko (Kordoba) tren istripua gertatu zen trenbideko errail berri bat apurtu zen, "soldaduraren alboan", eta hausturaren arrazoia aztertu beharko dutela gaineratu du.
Puentek TVE1en egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "soldaduraren ondoan hautsi izana normala da, ez du esan nahi soldadura hautsi denik", baina aztertu egin beharko da.
Duela astebete errailetik atera eta Alvia batekin talka egin zuen Iryo trenaren istripuaz hitz egin du Puentek. Bere esanetan, "badirudi (erraila) bihurritu dela", baina oraindik ez dute zehaztu istripua horren ondorioz gertatu zen ala erraila istripuaren ondorioz apurtu zen.
CIAFen ikerketa
Tren Istripuen Ikerketa Batzordea (CIAF) ikertzen ari da ezbeharra, eta argitu nahi du zergatik atera ote zen errailetik zuzengune batean, abiadura muga gainditu gabe.
Puentek berretsi duenez, hainbat hipotesi daude mahai gainean, eta ez du baztertu gurpilen huts-egitea izatea.
CIAFek, hala ere, uste du trenbidea hautsi zela, aurreko bagoietan eta aurretik igarotako trenetan aurkitutako markak aintzat hartuta.
Erraila "behar bezala identifikatuta" dago, "berria da, 2023an ekoitzia", 2024an hornitua eta 2025eko maiatzean eta ekainean instalatua, jakinarazi du ministroak.
Era berean, dagozkion ikuskatzeak egin zaizkiola azpimarratu du.
Nornahi izan horren erantzule
Ministroak ukatu egin du informazioa ezkutatu izana —PPk hori leporatzen dio—, eta, eskatzen erantzukizunei dagokienez, ohartarazi du erantzuleak bere gain hartuko duela ardura, eta bera bada "erantzunkizunen bat duena", hala egingo duela.
"Nik ez dut inoiz gezurrik esan", esan du. Gainera, esan du berdin diola arazoa "trenarena, trenbidearena edo katenariarena izan", "zer gertatu den" jakin nahi duela, berriro gerta ez dadin: "Hori da axola zaidan gauza bakarra".
Baten batek ez badu ondo jokatu, ordain dezala
Ildo horretan, argi utzi nahi izan du baten batek ondo jokatu ez badu "ordaindu" egin beharko duela. "Norbaiten ekintzek edo ekintza ezak gertakari horiek eragitea ekarri badu, edo horien ondorioak larriagotzea ekarri badu, erori behar dena eror dadila", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera