Gizon batek fisikoki eta sexualki egin dio eraso bikotekideari Gasteizen
Ostegunean gertatu zen erasoa, 16:30 aldera, El Pilar auzoan.
Gasteizko Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu du, El Pilar auzoan gertatutako eraso fisiko eta sexual baten egilea delakoan.
Ostegunean jazo zen erasoa, 16:30ean. Udaltzaingoaren patruila batek lonja batera joateko deia jaso zuen, han zegoen emakume batek bikotekidearengandik ihes egin zuela adierazi ostean.
Emakume horrek ertzainei esan zienez, bien arteko eztabaida baten ondotik, gizonak fisikoki eta sexualki egin zion eraso.
Agenteek, bien bertsioak entzunda eta biktimak zituen lesioak ikusita, gaztea atxilotu zuten.
Ordu batzuk geroago, 18:00etan, Udaltzaingoak 48 urteko beste gizon bat atxilotu zuen auzo berean, bikotekidea jotzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik