Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati sexu erasoa egitea eta itotzen saiatzea egotzita

Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin huts batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.

43 urteko gizon bat atxilotu zuten joan zen ostegunean Bilbon, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Izan ere, Barakaldoko eraikin huts batean aizto batekin mehatxu egin, itotzen saiatu eta sexu-erasoa egin baitzion beste gizon bati, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin abandonatu batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.

Atxilotua sexu harremanak izaten saiatu zen biktimarekin, baina azken horrek uko egin zion. Bien arteko sesioan, buruan kolpe bat eman zion, itotzen saiatu zen eta lepoan aizto bat jarrita mehatxu egin zion biktimari erasotzaileak. Gainera, sexualki erasotu zuen.

Erasotzaileak hurrengo goizera arte izan zuen 21 urteko gizona bertan atxikita. Horregatik, azken honek ez zuen ostegunera arte salaketarik jartzeko aukerarik izan.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, Bilboko ertzain-etxeko agenteek ikerketa abiatu zuten ustezko egilea identifikatu eta aurkitzeko, eta Bilbo Zaharrean atxilotu zuten azkenean. Atxilotuak, 43 urtekoa bera, aurrekariak zituen antzeko delituengatik. Gaur, epailearen esku utzi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X