Adamuzeko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adamuzko istripuaren biktimen kopurua 46ra igo da

Kordobako Sofia Erregina Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean zegoen emakumeetako bat hil da gaur.

ADAMUZ (CÓRDOBA), 20/01/2026.- Vagones de los trenes  Alvia e Iryo siniestrados en el accidente ferroviario ocurrido el pasado domingo. La Guardia Civil está centrada ahora en analizar el vagón seis del tren Iryo, el primero que descarriló el domingo en Adamuz (Córdoba). El número de víctimas mortales en el accidente se eleva ya a 41. EFE/Jorge Zapata
Adamuzeko ezbeharraren irudia. Argazkia: EFE

Kordobako Reina Sofia Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean zegoen emakume baten heriotza kontutan hartuta, 46 pertsona hil dira Adamuzen (Kordoba) urtarrilaren 18an izandako tren-istripuan, Andaluziako Juntako iturriek Eferi jakinarazi diotenez.

Beste 45 pertsonak istripuaren lekuan bertan hil ziren, eta emakume hau izan da ospitaleratuta daudenetatik hil den lehena. Guztira, 126 zauritu artatu zituzten istripuaren egunean, eta horietatik 16k Kordoba, Huelva, Sevilla eta Malagako ospitaleetan jarraitzen dute; horietako bi bi zainketa intentsiboetako unitateetan daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X