DENBORALEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andaluziako Juntak laguntza eskatuko dio Espainiako Gobernuari eta EBri denboraleek utzitako "milioiko euroko galerei" aurre egiteko

Marta ekaitzak zaparradak eta haize bolada gogorrak utziko ditu erkidegoan. Kezkagarria da, halaber, Guadalquivir ibaiaren maila, uste baita arratsaldean bere gorena harrapatuko duela. Denboralea tarteko, Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria futbol partidak bertan behera utzi dituzte. 

Cirque du Soleilek Sevillan jarritako karpa Guadalquivir ibaiaren ibilgutik oso gertu dago. Argazkia: EFE Cirque du Soleilk Sevillan jarritako karpa Guadalquivir ibaiaren ibilgutik oso gertu dago. Argazkia: EFE

Leornado ekaitzaren kolpea jaso ostean, Martaren etorrerak alertan jarri du Andaluzia. Zaparradak eta haize bolada gogorrak espero dira hainbat probintziatan, eta horrek azken egunotan utzitako kalte "milioidunak" areagotuko ditu. 

Juanma Moreno Andaluziako presidentea Kordoban izan da gaur, Guadalquivir ibaiak harrapatu dituen lekuak bisitatzen. Bertan ohartarazi duenez, Andaluziako Juntak laguntza eskatuko die Espainiako Gobernuko Kontingentzia Funtsari eta Europar Batasuneko Elkartasun Funtsari, "hainbat milioi euroko galerei" aurre egiteko. 

Halaber, etxetik irtenarazi dituzten 11.000 lagunak artatzeko Europako funtsak "erreprogramatu eta malgutzeko" deia ere egingo du; izan ere, bizilagun gehiago etxetik atera beharko dira Tocinan (Sevilla), Vejer de la Fronteran (Cadiz), Sorihuela del Guadalimar (Jaen) eta Zagran eta Aguas Blancasen (Granada). Errepideetan izandako kalteak 500 milioi euro ingurukoak dira, Morenoren hitzetan, eta nekazaritzan ere galera handiak izango direla aurreratu du, laboreen % 75 kaltetu baitira.

Denboraleak futbol jardunaldiari ere eragin dio, eta Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria partidak bertan behera utzi dituzte. 

Guadalquivir, gainezka egitek zorian

Morenok emandako datuen arabera, 1.500 pertsona irtenarazi dituzte etxetik Kordoba probintzian, Villafranca, El Carpio eta Villa del Rio udalerrietan eta hiriburuan gehienbat. Herritarrei kontuz ibiltzeko deia egin die: "Ezin diogu erne ibiltzeari utzi". 

Guadalquivir ibaiak gainezka egin du "hainbat tokitan", eta emaria apur bat jaitsi bada ere, "2,5 metrotik oso gora dago", maila gorritik gertu. Maria Jesus Montero Espainiako lehen presidenteordeak jakinarazi du ibaiak bere gorena harrapatuko duela larunbat arratsaldean edo igandean.

Sevilla hirian, urpean geratu ohi diren hainbat eremutan gainezka egin du ibaiak, baina oraingoz ez da bere ibilgutik atera jendea bizi den guneetan. 

Halaber, Gaztela-Mantxako eta Madrilgo hainbat ibai ere maila gorrian daude, uholde arriskuagatik. Madrilen, Jarama, Alberche eta Henares ibaiak dira kezka iturri, eta Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa), Bullaque eta Guadiana. Azken horietatik gertu bizi diren lagunek ES-Alert mezu bat jaso dute gaur sakelakoan, arriskuaz ohartarazteko. Besteak beste, urpean gera daitezkeen eremuak ez gurutzatzeko, itxitako errepideak ez erabiltzeko eta ibai inguruetatik ez ibiltzeko gomendatu diete. 

Gaztela eta Leonen, Roberto Saiz Burgosko lurralde ordezkariak Babes Zibileko Planaren larrialdi plana jarri du martxan, Arlanza eta Duero ibaiek gainezka egin dezaketelako.

18:00 - 20:00

168 errepide itxita

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) jakinarazi duenez, 168 errepidetan gorabeherak eragin ditu Marta ekaitzak; batzuetan uholdeak izan dira, eta beste zenbaitetan, luiziak. Kaltetutako gehienak, 137, Andaluzian daude, bereziki Cadiz probintzian. 

DGTk zuhurtzia eskatu die Andaluziako eta Extremadurako gidariei, Martak zaparrada gehiago utziko dituelako. Ibilgailua bakarrik behar-beharrezkoa bada hartzeko aholkatu dute, eta urpean gera daitezkeen eremu eta ibaietara ez hurbiltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X