POLIZIA OPERAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iragarki faltsuen bidez iruzur egiten zuen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian

Bost pertsona ikertzen ari dira eta 'Negare' izena jarri dioten polizia operazioak zabalik jarraitzen du. Oraingoz, 28 kaltetu identifikatu dituzte, tartean, Araban (1), Gipuzkoan (1) eta Nafarroan. 

Guardia Zibilak talde kriminal bat desegin du Bizkaian, bideokontsola eta smartphonen iragarki faltsuen bidez sarean iruzur egiten zuena, hain zuzen ere. 

Oraingoz, bost pertsona ikertzen ari dira —hiru gizon, emakume bat eta 15 urteko mutil bat—, iruzur jarraitua, kapitalak zuritzea, nortasuna usurpatzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita. 

Guardia Zibilak, orain arte, 28 kaltetu identifikatu ditu, tartean, Araban (1), Gipuzkoan (1) eta Nafarroan (1). 

'Negare' operazioak zabalik jarraitzen du, eta, beraz, ez dute baztertzen ikertu eta kaltetu gehiago egotea. 

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X