Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxean sartu dute Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gaztea

Arratsaldeko lehen orduan deklaratu du, eta hilketa delitua leporatuta agindu du epaileak haren espetxeratzea. 

 

vehículo ertzaintza
Ertzaintzaren ibilgailu baten irudia. Argazkia: Europa Press

Espetxean sartu dute Lezaman hilda aurkitutako gizonaren heriotzarekin zerikusia duelakoan atxilotutako 21 urteko gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 

Joan den ostiralean aurkitu zuten 60 urteko gizonaren gorpua, Ganguren gainean, indarkeria zantzuekin. Bi egun zeramatzan desagertuta. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, gertatutakoa argitzeko, eta asteartean Bilboko Zorroza auzoan gizonezko bat atxilotu zuten, ustezko hiltzailea zelakoan. 

Gaur arratsaldeko lehen orduan eraman dute epailearen aurrera, eta deklarazioa hartu ostean, kartzelan sartu dute. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X