Borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute

Udal iturriek baieztatu dutenez, Udaltzaingoa 02:00 aldera Barrenkalera joan da, borroka baten abisua jaso orduko. Oraindik ez dute argitu zerk piztu ote duen gizonezkoen arteko liskarra.

Bart Bilboko Alde Zaharrean izan den borroka baten harira lau lagun atxilotu dituzte eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian, zaurituta. 

Udal iturriek baieztatu dutenez, Udaltzaingoa 02:00 aldera Barrenkalera joan da, borroka baten abisua jaso orduko.  

Oraindik ez dute argitu zerk piztu ote duen gizonezkoen arteko liskarra. Udaltzaingoak lau lagun atxilotu ditu, borrokan parte hartzeagatik eta beste gizonezko bat lesioak eragiteagatik. 

Bestalde, lekuko batek borrokaren segundu batzuk erakusten dituen bideoa eman dio Poliziari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X