Emakume bat hil da Bartzelonan haize denboralearen ondorioz, eta Orianak alertan jarri ditu Katalunia eta Andaluzia
Hildako emakumea Vall d 'Hebroneko ospitalean zegoen.
Atzo Bartzelonan izandako haize denboralearen ondorioz eroritako zuhaitzetako bat. Argazkia: EFE
46 urteko emakume bat hil da Katalunian, atzoko haize denboralearen ondorioz industria nabe bateko sabaiak azpian harrapatu ostean. Vall d'Hebron ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da.
Kataluniako Generalitateko Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, bederatzi pertsonak jarraitzen dute ospitalean haize denboralearen ondorioz. Nils denboraleak 86 zauritu eta 100 km/h-tik gorako haize boladak utzi ditu.
Alerta laranja euriagatik Andaluzian, eta haizeagatik, Katalunian
Nils atzean utzita, Oriana heldu da. Hori dela eta, abisuak eta alertak aktibatu dituzte Iberiar penintsulako hainbat tokitan.
Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Andaluzian haizeagatik eta euriteengatik; Asturiasen, elurragatik, eta Katalunian, Valentziako Erkidegoan, Gaztela-Mantxan eta Murtzian, haizeagatik .
Zehazki, Aemetek abisu laranja ezarri du euriagatik Grazaleman (Cadiz), eta metro koadroko 180 litro pilatu daitezkeelako 24 orduan. Granadan, Jaenen eta Malagan, berriz, abisu horia egongo da indarrean prezipitazioengatik. Gainera, abisu laranja aktibatu dute Almerian, haizeagatik.
Bestalde, Andaluziako Larrialdi Zerbitzuak Es-Alert mezuak bidali ditu Cadiz, Malaga eta Sevillako 22 udalerritan, gaur Oriana depresioak eragingo dituen euriteen aurrean.
Ildo horretan, agintariek zuhurtziaz jokatzeko eskatu diete herritarrei, errepidez joan-etorriak saihestu eta urpean dauden eremuak zeharka ez ditzaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera