Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Donostiako Katalunia plazako aparkalekuan emakume bat bortxatu zuen gizonari
Aipatutako espetxe-zigorraz gain, zortzi urteko urruntze-neurria bete beharko du, eta epe horretan ezingo da emakumearekin harremanetan jarri, eta kaltetuari 8.000 euro ordaindu beharko dizkio.
Kartzela zigorraz gain, zortzi urteko urruntze neurria bete beharko du, eta epe horretan ezingo du emakumearekin harremanetan jarri. Halaber, 8.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
2024ko irailean Donostiako Katalunia plazako aparkalekuan emakume bat bortxatu zuen gizonak lau urteko espetxe zigorra onartu du ostegun honetan, Fiskaltzarekin eta biktimaren akusazio partikularrarekin akordio batera iritsi ostean.
Lortutako akordioari esker, Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egitekoa zen ahozko ikustaldia bertan behera utzi da, eta, beraz, biktimak ez du deklaratu beharko.
Kartzela zigorraz gain (akusatuak urte eta erdi inguru darama behin-behineko espetxealdian), zortzi urteko urruntze neurria bete beharko du, eta epe horretan ezingo du emakumearekin komunikatu.
Era berean, behin kartzelatik aterata, sei urte eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta ezin izango da eta adingabeekin zerikusia duen edozein jarduera eta lanbidetan aritu. Horrez gain, 180 euroko isuna ordaindu beharko du, eta emakumeari 8.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio (4.000 euro ordaindurik ditu).
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean