TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

73 urteko gizon bat hil da Tuteran izandako istripu batean

Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da. Istripuan hil den gizona gidatzen ari zen autoa bidetik atera da eta etxe bat jo du.

accidente tráfico Tudela

Argazkia: Foruzaingoa

73 urteko gizon bat hil da Tuteran, gidatzen ari zen autoa bidetik atera eta etxe bat jo ostean. 

Ezbeharra 10:15 aldera gertatu da, NA-134 errepidean. 

Gizona auto barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Larri eraman dute Tuterako ospitalera, eta bertan hil da. 

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X