Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Imanol Ituiño eta Mertxe Gil, Bilboko Inauterietako aurtengo Farolin eta Zarambolas. EITB
Inauteriak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan, eta jaiak segida izango du asteburuan.
Eguraldi iragarpenaren arabera, euria erruz egingo du larunbatean, baina atertzera egingo du igandean. Dena den, euri apur bat egin dezake.
Baliteke programatutako hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izatea euriaren eraginez . Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Bilbon, esaterako, Farolin eta Zarambolas Bilboko inauterietako pertsonaiak kalejiran ibiliko dira larunbatean, 12:30ean, Arriaga plazatik abiatuta. Imanol Ituiñok eta Mertxe Gilek gorpuztuko dituzte aurten Bilboko inauterietako bi pertsonaia horiek.
Donostian, larunbatean egingo dute inauterietako desfilea. 26 konpartsak hartuko dute parte karrozen desfilean, eta hiriko kaleak zeharkatuko dituzte. 17:01ean aterako dira Boulevard zumardiatik.
Gasteizen, inauterietako konpartsen desfilea 18:00etan hasiko da, Iparralde gizarte etxetik, eta igandean desfilea egingo dute berriro hiriko kaleetan, 12:00etan hasita.
Iruñean, Mari Trapu erretzeko ekitaldia izango da asteburuko ekitaldi nagusia. Navarreriako iturrian erreko dute.
Bestalde, igandean Zaldunita eguna ospatuko dute Tolosan (Gipuzkoa). Karrozak eta konpartsak 11:00etan irtengo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera