Gizon baten bila ari dira Irunen, Bidasoa ibaira erori ostean
Irunen uretara erori den gizon baten bila ari dira igande goizean larrialdietarako zerbitzuak. Bidasoa ibaiak emari handia du, azken egunotako prezipitazio handiengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Irunen ustez lapurreta saiakera egin eta bere burua uretara bota duen gizon baten bila ari dira Bidasoa ibaian
Gertakaria bart jazo da, Gipuzkoako udalerrian. Herritar batek bi gizon ikusi ditu ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Haur Minbiziaren Eguna da gaur, adingabeei erasaten dien gaixotasunaren larriaz ohartarazteko eguna
Urtero, Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte. Haur minbiziadunen familien elkarteek hainbat jarduera egingo dituzte gaur gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko.
Oriana ekaitzaren okerrena pasa da, baina ibaiei so jarraitzen dute Nafarroan
Gaurko, euri eta haize gutxiago espero da; atzo, arratsalde eta gauean jo zuen goia ibaien ur-mailak.
Eguraldiak ez du mozorroen festa zapuztu, eta askok aterpea bilatu dute inauteriez gozatzeko
Denboralearen eraginez aldaketak egin behar izan dituzte hainbat tokitan, baina herritar asko inauterietan parte hartzera atera dira kalera.
Bilboko eta Donostiako konpartsen larunbat arratsaldeko desfileak bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi baina gaueko desfileari eustea erabaki dute. Donostian, hasi eta gutxira erabaki dute desfilea bertan behera uztea.
Uribarri Ganboako urtegia husten hasi dira, bere edukieraren % 86ra iritsi ostean
17:30ean hasi dira Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegia husten. Hain zuzen ere, segunduko 15 metro kubo ur botatzen ari da Zadorra ibaira.
Atzerapenak izan dira Laudio eta Ugao arteko tren zerbitzuan, zuhaitz bat trenbidera erori delako
Adifek jakinarazi duenez, gutxienez 30 minutuko atzerapenak izan dira arratsaldean.
Zuhaitz eroriak, lur-jausiak eta ur-putzuak EAEko errepideetan, denboralearen ondorioz
Bigarren mailako errepide askotan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Legution, Kanpezun eta Astegietan ur putzu handiak daudela ohartarazi du Ertzaintzak, eta N-634 errepidean kontuz gidatzea gomendatu du, luizi batek arazoak sortu dituelako zirkulazioan, Zarautz eta Getaria artean.
Haizeak arbola bat eta argindar sarearen zati bat errepidera bota ditu Mendexan, eta telefono barik utzi ditu lekeitiarrak
Berriatua eta Lekeitio lotzen dituen BI-2405 errepidea itxita egon da bart gauetik larunbat honetako 14:00ak ingurura arte. Arbola ebaki eta errepidetik kendu dute jada, baina denbora gehiago beharko dute telefono zerbitzua berrezartzeko.