FAMILIEI, HAURREI ETA NERABEEI LAGUNTZEKO V. PLANA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko

Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina. 

GRAFCAV8215. PAMPLONA, 01/01/2026.- Una niña que se llamará Salomé, en honor a su abuela en Guinea Ecuatorial, ha sido la primera persona que ha nacido en 2026 en los hospitales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea (SNS-O). El nacimiento se ha producido a las 02:23 horas en el Área Materno Infantil del Hospital Universitario de Navarra, en Pamplona. Tanto la niña como la madre se encuentran en buen estado tras el parto, señalan desde el Gobierno foral, para explicar que Salomé es hija de Jesús Bindang e Isabel Nchama Ncogo. EFE/ Villar López
Haur jaioberri bat. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 871 milioi euroko aurrekontua onartu du, datozen bost urteetan familiei, haurrei eta nerabeei laguntzeko. Gaur gobernu kontseiluak oniritzia eman dio Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Eusko Jaurlaritzak 200 euroko hileroko laguntza seme-alabek 4 urte izan arte luzatzea. Halaber, neurriak atzeraeragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik. 

Orain arte, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiek 200 euro jaso izan dituzte hilero seme-alabek 3 urte bete arte. 

Gainera, guraso bakarreko familientzako neurri bat ere plazaratu du sailburuak. Abenduan berariazko dekretua onartu zenetik, guraso bakarreko familien ziurtagiria eskuratzeko 2.000 eskaera baino gehiago jaso ditu Jaurlaritzak. 

Bestalde, beste neurri batzuk ere jasotzen ditu gaur onartutako planak. Horien artean daude Kontzilia komunitatea indartzea, haur-eskolen eskaintza handitzea eta aita-amen guraso baimenak parekatzea.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X