Iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo eta Hondarribiko bizilagunei Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun-iruzur baten berri eman dute

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.  

Irungo eta Hondarribiko bizilagunei Hendaian gaizki aparkatzeagatik isunak kobratzeko posta bidezko iruzur baten berri eman du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.  

Otsailetik Bidasoko hainbat herritarrek jakinarazpen hori jaso zutela jakin bezain orduko, ikerketa jarri zuen martxan Ertzaintzak. Jakinarazpen horietan, gainera, Madrilen egoitza duen abokatu-enpresa baten logoa ageri da, iruzurrez erabilia, erreklamazioari egiazkotasun-izaera emateko.

Ertzaintzak iruzur horren biktima izan diren herritarrei eskatu die joan daitezela gertuen duten ertzain-etxera salaketa jartzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X