Albiste izango dira: Kosner Baskonia Kopako txapeldun!, EHUren Arabako campusa itxita eta greba eguna Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kosner Baskoniako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: Agentziak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kosner Baskonia Kopako txapeldun!: Kosner Baskoniak Valentzian jokatu den 2026ko Errege Kopako irabazi du, Real Madril faborito nagusiari 89-100 irabazita. Gauzak horrela, bere historiako zazpigarren Kopa titulua altxatu du, azkeneko garaipenetik 16 urte geroago. Garaipenaren ostean, festa lehertu da Gasteizen.
- EHUren Arabako campusa itxita: EHUk Arabako campusa itxi du, Voxek eguerdirako deitu duen ekitaldi bat dela eta. Duela gutxi Iruñean eta Arabako hiriburuan bertan izandako istiluen ondorioz hartu dute erabakia.
- Greba eguna Tubos Reunidosen: Tubos Reunidoseko langileek greba eguna dute gaur, hain zuzen ere enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzen jarraitzeko langileek eta zuzendaritzak egingo duten bigarren bileraren egunean. Enplegu-erregulazioko espedientearen arabera, 274 langile kaleratuko dituzte Amurrion (Araba) eta 27 Trapagaranen (Bizkaia).
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldea iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da erakunde-harrera ofiziala.
Festa lehertu da Gasteizen Kosner Baskoniaren garaipen historikoaren ostean
Ospakizun-gaua izan da Arabako hiriburuan, Valentzian Kosner Baskoniak Real Madrilen aurka irabazi ostean. Ehunka zale Roig Arenara joan dira, eta Gasteizen, berriz, Dato edo Aiztogile kaleak jarraitzailez bete dira, 17 urteren ostean iritsi den Kopa, klubarentzat zazpigarrena, ospatuz.
Ikaslerik ez Arabako EHUko campusean, Voxen kontzentrazioaren ondorioz
Voxek ekitaldia deitu du eguerdirako, campusaren inguruan, eta Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak kontramanifestazioa deitu du aurretik. Tentsioa da nagusi bertan. EHUk hainbat neurri hartu ditu komunitatearen “segurtasuna bermatu eta totalitarismoari osasun-hesia" jartzeko.
Zoramena eta poza Gasteizen, Baskoniak Errege Kopa irabazi ostean
Ehunka gazte bildu dira arratsaldetik Gasteizko Alde Zaharrean Real Madril-Baskonia saskibaloi finala ikusteko. Etxekoek irabazi dutela ikusitakoan kantuak, oihuak eta bengalak izan dira kaleetan. Andre Mari Zuriaren plazan jendetza bildu da ospakizunetan eta jaia luze joango da.
Gizon bat atxilotu dute Irunen edukiontzi bat erretzeagatik, eta azken hilabeteetako gertakarien atzean ote dagoen ikertzen ari dira
Ertzaintzak ikerketa zabalik du, atxilotuak azken bi hilabeteetan izan diren antzeko ekintzetan parte hartu ote duen jakiteko. Eraso horiek hainbat kalte eragin dituzte ibilgailuetan eta hiri-altzarietan.
Osasunak barne ikerketa abiatuko du Sadarren gertatutakoa argitzeko
Larunbatean izan ziren istiluak, estadioan bertan, Osasuna eta Real Madrilen arteko norgehiagoka amaitu ostean. Horietan, bi pertsona atxilotu zituzten (bat ospitalera eraman behar izan zuten) eta beste bat zauritu zuten.
Giro bikaina Kosner Baskoniaren finalaren atarian
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur iluntzean.
Euskadin bizi diren ukrainarrek Errusiaren "gerrako krimenak" salatu dituzte gerra piztu eta lau urtera
Ukraina-Euskadi elkarteak protesta ekitaldiak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik lau urte betetzear dauden honetan.
Ilusioa Kosner Baskoniako zaleen artean Gasteizko kaleetan, Kopako finalaren atarian, 17 urte geroago
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur, iluntzean.