TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidera Andoainen, Irungo noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren

10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean eta, zauriturik ez bada izan ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak. 

N-1-andoain

Zaila izan da goiza N-1 errepidean Andoainen irunerako noranzkoan,  kamioi baten, autobus batn eta hiru autoren artean izandako istripu baten ondorioz. Ez da zauriturik izan.

Segurtasun Sailaren arabera, 10:00 inguruan gertatu da istripua 477 kilometroan, Andoain parean, eta errepidea itxi egin behar izan dute istripua izan duten ibiligailuak kendu bitartean.

10:30ean errei bat behintzat zabaldu ahal izan da, baina auto-ilarek eguerdira arte iraun dute. 

11:45ean 2 kilometro ingurukoak ziren oraindik, nahiz eta pixkanaka bere onera itzultzen ari zen egoera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X