Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 urteko espetxe-zigorra ezarri diete bi gizoni, Bilbon neska bati sexu erasoa egiteagatik 

23 eta 22 urteko gizonak aurrez ezagutzen zuten neska mozkor zegoela baliatu zuten bietako baten pisuan eraso egiteko, 2024ko abuztuan. Audientziaren ustez, zigortuek "emakumea objektu edo panpina gisa tratatu zuten, maila goreneraino".

(Foto de ARCHIVO)

Audiencia de Bizkaia



EUROPA PRESS

08/4/2024

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak 14 urteko kartzela-zigorra ezarri die 23 eta 22 urteko bi gizoni, neska bati sexu-erasoa egitegatik, "aldi berean" bietako baten etxean, neska edanda zegoela.

Epaiaren arabera, frogatutzat jo diren gertaerak 2024ko abuztuaren 11ko gauean gertatu ziren. Bere urtebetetzea ospatzen ari zen neska, eta aurrez ezagun zituen bi mutilak eta lagun talde bat Bilboko Backsatage diskotekan elkartu ziren.

Biktimak epaiketan adierazi zuenez, besteek gonbidatuta, "kubatak eta txupitoak edaten" aritu zen, eta lokala itxitakoan, festa beste mutil baten etxean jarraitzea erabaki zuten, nahiz eta hura, azkenean, ez zen animatu.

Orduan, biktima eta bi erasotzaileak "une batez" igo ziren haietako baten etxera, "alkohol eta izotz bila", akusatuen arabera, baina neska edanda zegoela baieztatu zuten neskaren lagunen arabera, "35 eta 40 minutu artean" egon ziren erasoa gertatu zen etxebizitzan.

Ahozko ikustaldian, biktimak esan zuen pisura igotzean ohean eseri zela eta mutiletako batek argia itzali zuela. Neskak "kontzientzia galdu zuen" eta "irudi-puskak" gogoratzen zituen. Gizonek aldi berean egin zioten sexu-erasoa, eta esnatu zenean, minduta, bakarrik eta biluzik zegoen gelan.

Biktimak astebetera arte ez zuen gertatutakoa salatu. Pilulekin bere burua hiltzen saiatu zen tarte horretan, eta sexu-transmisiozko gaixotasun batean positibo eman ondoren, salatzea erabaki zuen.

Audientziaren ustez, zigortuek "emakumea objektu eta panpina soil gisa tratatu zuten, maila goreneraino". Kartzela-zigorraz gain, 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote neskari, eta, zigorra bete ondoren, ezin izango dira 500 metro baino gutxiagora hurbildu, 15 urtez.

Neskak lana eta ikasketak utzi behar izan zituen, eta baita hiriz aldatu ere. Antsietate- eta depresio-sintomak ditu, eta tratamendu psikologikoan jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X