Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.
Jorge Juan Hoyos epailea, gaurko saioan. Argazkia: EFE
Iaz Donostiako ikastetxe baten atarian adingabe bat labanaz hiltzen saiatzeagatik auzipetutako bi gazteei bost urteko kartzela zigorra ezarri die epaileak. Gazteen defentsak akordioa lortu du Fiskaltzarekin, eta auzipetuek gertakariak onartu dituzte. Hori horrela, ez da epaiketarik izan Gipuzkoako Auzitegiko 3. sekzioan.
Erailketa delitu saiakera egotzita, Fiskaltzak 12 urteko kartzela zigorra eskatu zuen bi auzipetuentzat; bat ustezko egilea zelakoan, eta bestea, ustezko eragilea. Astungarri bat ere kontuan hartu zuen fiskalak, biak burua estalita baitzeuden gertakarien unean.
Hilketa delituagatik zigortu dituzte azkenean
Akordioari esker, Ministerio Publikoak akusazio idatzia aldatu du, eta hilketa delitu saiakera leporatu die biei, eta aringarria aplikatu, biek kalte-ordainaren zati bat ordaindu baitiote biktimari (batek 1.200 euro, eta besteak, 600 euro). Kartzela zigorraz gain, epaileak biktimarengana hurbiltzeko eta harekin harremanetan jartzeko debekua ezarri die, sei urtez.
Fiskaltzaren arabera, hilketa saiakera gertatu baino 15 egun lehenago, neska batek bikotekideari kontatu zion ikaskide bat bera "limurtu nahian" zebilela. Hura jakindakoan, gaztea haserretu egin zen, eta "mendeku gosez, adingabea hiltzea erabaki zuen".
Gazteak bi laguni (horietako bat adin txikikoa zen) kontatu zien bere asmoa, eta hiruren artean, biktima "hiltzeko plana" prestatu zuten.
Hurrengo egunetan, biktimaren argazki bat lortu zuen gazteak, eta hilketa egiteko latexezko eskularru beltzak, kolore bereko buru-berokiak eta sukaldeko aizto handi bat eskuratu zituen. Martxoaren 13an, 15:45ean, lau gizonak (bi adinez nagusi eta bi adingabe) Donostiako ikastetxera joan ziren, eta eskolak amaitutakoan, biktimarengana hurbildu ziren eta "bat-batean" oldartu zitzaizkion.
Biktimak ihes egitea lortu zuen, baina hainbat sastakada jaso zituen. Gainera, ihes egiten saiatzen ari zela, erasotzaileek berriro egin zioten eraso. Gertakari horien ondorioz, hainbat zauri eragin zizkioten biktimari.
Auzi berean beste bi adingabe zigortu zituzten iaz
Kasu beragatik beste bi akusatu epaitu zituzten iazko abenduan, biak ere adingabeak. Horiek ere egindakoa onartu zuten eta Fiskaltzarekin akordioa lortu zuten Donostiako Adingabeen Epaitegian egindako saioan. Haietako bat hilketa saiakera delituaren egile izateagatik zigortu zuten, eta bi urtez egon beharko du adingabeen zentro batean, erregimen itxian. Besteari beharrezko laguntzaile izatea egotzi zioten, eta urtebete eta erdiko zigorra ezarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.
Osakidetzak baimena eskatzeko SMSak bidaliko dizkie herritarrei WhatsApp bidez komunikazioak bidaltzeko
Osakidetzaren webgune ofizialetik edo 945 00 65 00 telefonotik ere eman daiteke baimena.
Bi eguzki-parke proiektatu dituzte Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian, 23.000 panelekin
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astelehen honetan argitaratu du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Iota enpresak proiektatutako 5 MWn-ko bi proiektuetarako ebazpen hau.
A-1 autobidearen erreietako bat ireki dute Olaztin, Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz guztiz itxita egon ostean
Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. 07:00etatik errepidea guztiz itxita egon ostean, erreietako bat ireki dute. Gainera, trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordiarako irteeratik.
Ehunka lagunek salatu dute Muskiz eta Abantoko herritarrak "hiltzen" ari dela Petronor
Bizkaiko bi herri horietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean izandako bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren. Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiote, halakorik berriro gerta ez dadin.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".