Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu

Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.

20210514161657_vertedero-de-zaldibar_
Zaldibarko zabortegia, artxiboko irudi batean.

Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik sei urte bete berritan, Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariek kaleratu duten txostenak dio azpiegiturako kudeatzaileek, Verter Recycling enpresak, ez duela beste istripurik ekiditeko inolako neurririk hartu.

EH Bilduren eskariz, teknikariek azpiegitura ikuskatu dute eta, iazko irailean egindako azken batean, 29 arau-hauste jaso dituzte, tartean, lixibatuen drainatze-sistema ez dela behar bezala eguneratu eta, ondorioz, ur kutsakorrak lursailera iragazten ari direla eta, pilatutako hondakinak tarteko, ubideek gainezka egin eta luiziak sortzeko arriskua dagoela.

Gipuzkoako Urak agentziaren neurketen arabera, bestalde, urtebeteko epean, azpiegitura horrek amoniako-maila segurua 10 aldiz gainditu du. Gainera, Zaldibarko zabortegiak ingurumen alorretarako erantzukizun asegururik ez duela ohartarazi dute adituek.

Txosten hori EH Bilduko Ander Goikoetxea legebiltzarkidearen galderari erantzunez egin dute. Joan den ostiralean Mikel Jauregi Industria sailburuak Eusko Legebiltzarrari helarazi eta bertako webgunean argitaratu dute.

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak 29 milioi euro erreklamatzen dizkio Verter Recycling enpresari, 2020ko luiziak harrapatutako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen bilaketa lanen eta lursaila behin-behinean egonkortzearen ordainetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

GRAFCAV435. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/03/2026.- El juez Jorge Juan Hoyos (i), preside este lunes en la Audiencia de Gipuzkoa el juicio contra dos adultos acusados de intentar matar a un menor a la salida de un centro educativo de San Sebastián. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian

Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X