Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Proiektu pilotua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak giza papilomaren birusaren baheketa hasiko du, 30 urtetik gorako emakumeentzako

Etxera bidalitako gutun baten bidez helaraziko zaie emakumeei, laginak norberak etxean har dezan. Proiektu pilotua Donostialdean eta Tolosaldean hasiko da, eta, ondoren, Gipuzkoa osora zabalduko da, baita Araba eta Bizkaira ere. 

papiloma-humano-mujeres
EITB

Osakidetzak giza papilomaren birusaren (GPB) baheketarako laginak norberak hartzeko sistema martxan jarriko du uda baino lehen, 30 urtetik gorako emakumeei zuzenduta.

Zehazki, lehen laginak Donostialdean eta Tolosaldean hartuko dira, zerbixeko baheketa-programan aldez aurretik parte hartu ez duten 1.500 emakumeri. Behin lehen fasea amaituta (hiru bat hilabeteko iraupena izango du), Gipuzkoako gainerako lurraldeetara zabalduko da baheketa, baita Araba eta Bizkaira ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Nola gauzatuko da?

Emakume horiek gutuna jasoko dute, testa etxean bertan egiteko jarraibideekin. Hala, emakumeak bere baginako lagina jaso ahal izango du.

Horretarako, gutunarekin batera, testa etxean egiteko kit bat jasoko dute, lagina jasotzeko kotoi-zotz bat, lagina uzteko hodi bat eta gero eramateko edukiontzi bat. Lagina osasun-etxe batera eraman behako da, eta emaitzak SMS mezu bidez edo telefonoz jakinaraziko dira.

Osasun Sailak azaldu du prozesua erraza eta azkarra dela, eta fidagarria. Helburu nagusia da emakumeek dituzten "oztopoak murriztea", hala nola denbora falta, deserosotasuna eta kontsultara joateko zailtasunak.

Giza papilomaren birusa da umetoki-lepoko minbiziaren arrazoi nagusia, eta Osasun Sailak ohartarazi duenez, umetoki-lepoko minbizia % 80ra arte prebenitu daiteke aldizkako proben bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X