INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Donibane Lohizunen, bi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Erasoak 2012. urtean hasi ziren bikotekide ohiaren etxean, biktimetako batek 6 urte besterik ez zituenean. Erasotzaileak gertakariak onartu ditu, eta adin txikikoak bortxatu eta sexualki erasotzea leporatu dio epaileak.
Paueko Auzitegia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote 62 urteko gizon bati Donibane Lohizunen, bere bikotekide ohiaren adin txikiko bi alabak bortxatzea leporatuta.

Erasoak 2012. urtean hasi ziren bikotekide ohiaren etxean, biktimetako batek 6 urte besterik ez zituenean.

Erasotzaileak gertakariak onartu ditu ostiral honetan Paueko Auzitegian, eta adin txikikoak bortxatu eta sexualki erasotzea leporatu dio epaileak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren baten berri baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ezabatu erregistroa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X