TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren

Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu bat auto-ilara luzeak eragiten ari da Loiun. Halaber, pertsona bat zauritu da. 

accidente AP-8 Zestoa

Istripua AP-8 autobidean, Zestoan. Argazkia: @trafikoaEJGV

Lau ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur goizean AP-8 autobidean, Zestoa parean, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Bilbora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 06:45ak aldera gertatu da. Lau autok eta kamioi batek talka egin dute, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Bilbora bidean. Hori dela eta, 8 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Dena den, ez da inor zauritu. 

Hainbat ibilgailuren arteko istripua gertatu da Txorierriko igarobidean, BI-30 errepidean, Loiu parean. Hori dela eta, hiru kilometrorainoko ilarak sortu dira Barakaldora bidean. 

Ezbeharraren ondorioz , bi erreietako bat itxi dute itxi dute. 

Gainera, pertsona bat zauritu da. 

Bestalde, Sollubeko igoeran luizia gertatu da eta zuhaitz bat ere erori da bidera. Hori dela eta, erreietako bat itxi dute eta bien bitartean Ertzaintza bidea txandaka ematen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X