BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerapenak Bilboko metroan arazo teknikoengatik

Metro Bilbaoren arabera, 1. lineako trenek trenbide bakarra dute erabilgarri San Ignazio eta Indautxu artean, eta, hori dela eta, trenen joan-etorria motelago dabil. 

GRAFCAV5904. BILBAO, 03/11/2025.-Usuarios en la estación de metro de Sarriko, donde se cumple 30 años de andadura de Metro Bilbao, donde este lunes han presentado los actos de celebración organizados con tal motivo. EFE/Luis Tejido
EFEren artxiboko argazki bat

Atzerapenak izaten ari dira gaur Bilboko metroan, "arrazoi teknikoak" direla eta. 

Metro Bilbaok sare sozialetan jakinarazi duenez, arazo tekniko baten eraginez, 1. lineako trenek trenbide bakarra dute erabilgarri San Ignazio eta Indautxu artean, eta, hori dela eta, trenen joan-etorria motelago dabil. 

11:30ean hasi dira gorabeherak. Bilboko metroko arduradunek ez dakite oraindik zerk eragin duen arazoa, baina zerbitzua berrezartzeko lanean ari direla azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X