Zerbitzu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez

Iaz, 592.888  herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.

Proba diagnostiko baten irudia. Argazkia: Irekia

Proba diagnostiko baten irudia, artxiboko irudi batean: Irekia

Osakidetzaren Osasun Karpetak berrikuntza garrantzitsu bat ekarriko du hilabete honetatik aurrera. Aurrerantzean, pazienteek aukera izango dute online eskatzeko beren proba diagnostikoen irudietara sartzea; hala nola erradiografiak, erresonantziak, ordenagailu bidezko tomografia axialak (OTA) eta mamografiak.

Aukera berri horri esker, pazienteek ez dute osasun zentro edo ospitale batera joan beharrik izango. Orain arte, Osasun Karpetak irudi horietara sartzeko aukera ematen zuen Irudigiltza aplikazioaren bidez, baina eskaera aurrez aurre egin behar zen osasun zentro batean, eta bertan dokumentu bat ematen zitzaien irudia ordenagailuan edo gailu mugikorrean deskargatzeko.

2025eko martxoan Osakidetzak Irudigiltzaren hedapena abiarazi zuenetik, ia 24.000 pertsonak eskatu dute proba diagnostiko baten irudietara sartzeko baimena.

Bestalde, Osakidetzaren Osasun Karpetak dagoeneko hainbat funtzionalitate garrantzitsu eskaintzen ditu, besteak beste: mediku-hitzorduak kontsultatzea, tratamendu-orriak eta txosten eta analisiak ikustea. Iaz, Osasun Karpetak 8,2 milioi sarbide izan zituen, 592.888 erabiltzaileek eginda; 2024arekin alderatuta, % 16 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera

Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zionean gertatu zen sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdiko denboran zegoela ezagutu zuen mutil hori. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X