Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean

Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.

Guardia Zibilaren patruila batek gorpu bat aurkitu du astearte honetan, 12:45 aldera, itsasoan, Ondarroako eta Lekeitioko kostaldeen artean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gorpua berreskuratu ondoren, Gurutze Gorriak Ondarroako portuan dituen instalazioetara eraman dute. Bere egoera dela eta, ezin izan da identifikatu, eta, beraz, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko taldea arduratuko da bere nortasuna zehazteaz.

Larrialdi zerbitzuak joan den astearte gauean Mendexan desagertu zen 82 urteko arrantzale eta Ispasterreko alkate ohiaren bila aritu dira. Lapak arrantzatzera joan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X