TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute

Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.

Istripua, Iurretan. Argazkia: @TrafikoEJGV

Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean (87. kilometroan), Irunerako noranzkoan, eta, ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bost kilometrorainoko auto-ilarak daude istripuaren ondorioz, eta zirkulazioan eragin handia izaten ari da.

Larrialdi-zerbitzuak lanean ari dira, kamioia bidetik erretiratu eta zirkulazioa lehenbailehen ohikora itzul dadin. Bitartean, gidariei arreta handiz ibiltzea eta ibilbide alternatiboak bilatzea gomendatzen zaie.

Bermeo

Bestalde, BI-631 errepidea itxita dago, bi noranzkoetan, Bermeo parean, hainbat ibilgailuk istripua izan baitute. Ezbeharra ilarak eta sortzen ari da errepidean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X