ZIGORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauri BEA futbol taldearen hurrengo hiru partidetara ez du epailerik bidaliko Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Epailerik gabe, beraz, partida ezingo da jokatu. 16 urteko arbitro emakume bat iraintzeagatik eta mehatxatzeagatik ezarri diote zigorra futbol taldeari.

Una árbitra menor de edad denuncia insultos y amenazas en un partido en Basauri
Basauriko futbol-zelaia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Basaurin joan den larunbatean partidu bat arbitratzen ari zela adin txikiko neska batek mehatxu eta irainak jasan ostean, Bizkaiko Arbitroen Batzordeak arratsaldean batzarra egin du, egoera aztertzeko eta neurriak adosteko. Erabaki dute Basauri BEA zigortzea eta taldearen hurrengo hiru partidetara epailerik ez bidaltzea. Horrek esan nahi du talde horrek ezingo duela norgehiagokarik jokatu. 

Jon Agirre Bizkaiko Arbitroen Batzordeko presidenteak esan duenez, gertakari "oso larria" izan da eta neska "shock egoeran" dago. "Adingabeko neska bat da eta berarentzako shock emozionala da. Gertaera oso larria da", esan. 

Gertakariak larunbatean jazo ziren, Basauri BEA eta Trapagarango Delta Duoren arteko futbol-partidan, Soloarteko futbol-zelaian. Norgehiagokako aktan jaso zuenez, Basauriko futbol taldeko zenbait jokalarik "hija de puta" (putakume) eta "te tienen que matar" (hil egin behar zaituzte) esan zioten arbitroari, besteak beste. 

Kanpoko taldeak azken unean berdindu zuen partida (3-3) eta, itxuraz, horren ondoren jo zuten adin txikiko epailearen kontra. Salaketaren arabera, une horretan, Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion.

Futbol-partida amaitu ondoren, bere aldagelako atea indarrez jotzen aritu ziren, mehatxuka, kirol epaileak salatu duenez. Une horretan, bere burua arriskuan ikusi zuen.

Egun batzuk lehenago, Jon Nuñez Euskadiko Arbitroen Batzordearen presidenteak horrelako jokabideen ondorioez ohartarazi zuen, eta adingabeen kasuan jarri zuen azpimarra, "bizi osorako" kaltea ekar dezaketela esanda. Era berean, azaldu zuen zenbait kasutan arbitro gazteek identifikazio-besokoak eraman behar dituztela, egoera horiei aurre egiten saiatzeko.

Gertatutakoa gorabehera, gazteak hurrengo futbol-partidetan arbitratzen jarraitzeko asmoa azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X