EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Corellako 14 urteko adingabe bat saldu eta ezkontzera behartu zuten pertsonak epaituko dituzte

Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak gizakien salerosketaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, gaztea ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.

tudela juzgado epaitegia tutera efe
Tuterako Epaitegia. Artxiboko argazkia: EITB

Ustez ezkontzeko saldu zuten Corellako (Nafarroa) 14 urteko adin txikikoaren kasua ikertu duen epaileak uste du zantzu nahikoak daudela bost ikertuak epaiketara eramateko, gizakien salerosketagatik, derrigorrezko ezkontzagatik eta adingabea eskean aritzera behartzeagatik. 

Adin txikiko neskaren gurasoak 2025eko abuztuan atxilotu zituzten. Mollerussan (Lleida) bizi den familia bati alaba saldu izana egotzi zieten, "5.000 euro, bost whisky botila eta oinarrizko elikagaien truke", haien semearekin ezkondu zedin. Neskatoa eskean aurkitu zuen Guardia Zibilak Kataluniako herri batean.

Tuterako epaileak kaleratutako auzipetze-autoaren arabera, lekuko batek deklaratu zuen gaztearen aitak jakinarazi zuela 10.000 euroren truke saltzeko asmoa zutela, baina, azkenean, akordioa "5.000 euro, bost whisky botila eta janaria" izan zela.

Halaber, autoak dio auzipetuek epaitegian aitortu zutela adingabea eta ustezko senarra bikote zirela eta ezkontzeko konpromisoa hartua zutela.

Auzian gaztearen amaren Instagrameko kontuko hainbat bideo-grabazio ere gehitu ditu epaileak. Horietako batean biktima ikusten da ustezko senarrarekin eraztun bat onartzen eta beste batean biktimaren ama diru-kopuru handiak erakusten.

Bost auzipetuak ekainaren 9an deklaratu beharkao dute epailearen aurrean eta, bitartean, behin-behineko askatasunean jarraituko dute. Auzipetze autoaren aurka helegitea aurkez daiteke Nafarroako Auzitegian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X