ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4 kilometrorainoko auto-ilarak A-8an, Errekalde eta Malmasingo tunelen artean, istripu baten ondorioz

Bi ibilgailuk talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan. 

Argazkia: @TrafikoEJGV

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Bilbo parean, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu Errekalde eta Malmasingo tunelen artean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan eta lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira. 

Ibilgailuak bidea oztopatzen ari dira eta garabiak horiek erretiratzeko lanean ari dira. Bien bitartean, arretaz gidatzea gomendatzen dute trafiko arduradunek. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X