Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean

Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.

BI-637 errepidea bi noranzkoetan itxi dute gaur goizean, lau autok elkar jo ostean. 11:45ean jazo den istripu horretan, hiru pertsona zauritu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. 

Ezbeharraren ondorioz, bi kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira Berango parean, baina 14:00etarako berriro ireki dute errepidea.

Istripua Sopelarako noranzkoan gertatu da, Segurtasun Sailak orain.eus-i jakinarazi dionez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X