INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.

Policía Local de Vitoria-Gasteiz

Bi udaltzain, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB

Gasteizko Udaltzaingoak 25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu, hurrenez hurren, bikotekidea eta bikotekide ohia jotzea leporatuta. 

Lehenengo atxiloketa pasa den ostegunean izan zen. Goizeko zazpietan patruila bat San Anton plazara joan zen, hainbat pertsonaren arteko eztabaida bat sortu zelako.

Agenteak iritsi zirenean gizon bat eta emakume bat eztabaidatzen ari ziren, eta gizona bertatik ihes egiten ahalegindu bazen ere, udaltzainek geldiarazi egin zuten. 

Udaltzainek egiaztatu zutenez, gizonak emakumeari eraso egin zion, eta horregatik atxilotu egin zuten. Gainera, ez omen zen eraso egiten zion lehen aldia. 

Bigarren atxiloketa ostiral goizaldean gertatu zen. 

Herritar batek Udaltzaingoak esku har zezan eskatu zuen, gizon batek emakume bati eraso egin ziola ohartaraziz. 

Salatzailearen arabera, emakumeak dei egin zion bere bikotekidea eraso egiten ari zitzaiola esateko. Hori dela eta, 28 urteko gizona atxilotu egin zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X