INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai

Ehunka lagunek eraso matxista salatu dute, Berrizen. EFE

Bikotekidea hiltzen saiatzeagatik Berrizen atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du asteazken honetan, epailearen aurrean deklaratzeko zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ustezko egilea, 48 urteko gizonezkoa, astelehenean atxilotu zuen poliziak, emaztea, 38 urteko emakumezkoa, labankadaz hiltzen saiatzea egotzita. Erasoa astelehen goizean gertatu zen, familiaren etxebizitzan bertan, eta bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek geldiarazi zuten erasoa.

Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Manifestazioa, erasoa gaitzesteko

Ehunka herritarrek hilketa matxista saiakera salatu zuten atzo arratsaldean, Berrizen. Indarkeria matxistaren aurrean ardura kolektiboa aldarrikatu beharra nabarmendu zuen Berrizko Mugimendu Feministak, eta Emakundek, berriz, horrelako erasoen aurrean kalera irtetzearen beharra.

Ustezko egileak ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain; biktima, berriz, larri dago, zainketa intentsiboetako unitatean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X