KUTXA FUNDAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eureka! zientzia museoak ateak irekita jarrai lezake: itxiera bi urtez atzeratzea aztertzen ari dira

EITBk jakin duzuenez, Kutxa Fundazioaren patronatuak bilera egingo du bihar, osteguna, Eureka! zientzia museoaren itxieraren gaineko hausnarketa egiteko, eta jarduerari eusteko aukera aztertzeko. Ekainaren amaierarako zegoen aurreikusita museoa ixtea.

Eureka Zientzia Museroa itxi egingo dute
EITBren artxiboko argazkia

Gauzak ondo bidean, Eureka! Zientzia Museoaren itxiera bi urtez luzatuko da. EITBk jakin duenez, Kutxa Fundazioaren patronatuak bilera egingo du bihar, osteguna, Eureka! zientzia museoaren itxieraren gainean hausnartzeko eta jarduerari eusteko aukera aztertzeko.

Ekain amaierarako zegoen aurreikusita museoa ofizialki ixtea, baina, bart, eskutitza igorri dio Jon Insausti Donostiako alkateak patronatuari, ikerketa eta zientziaren garrantziaz jabetuta eta herritarren ezinegonarekin bat eginez. 

Eureka! museoa Donostia zientzia-hiri izan dadin lortzeko bidean erreferente bilakatu dela kontuan hartuta, eta Tabakaleran zabalduko den Atenea egitasmoa prest egon arte —alegia, 2027ra arte, gutxienez— ez ditzala ateak itxi eskatu dio Insaustik Kutxa Patronatuari.

Insaustik ez ezik, euskal komunitate zientifikoak ere ahotsa altxatu zuen itxieraren aurka.

Bien bitartean, Kutxa Fundazioak adierazi du "ulertu" egiten duela herritarrek adierazitako interesa, eta "etorkizuneko aukera posibleak barrutik aztertzen" ari dela. Komunikabideei bidalitako adierazpen batean, Fundazioak berretsi egin du "erakundeekin elkarlanean aritzeko" prest dagoela, eta jarduteko borondatez. 

Ikusteko dago biharko bileran zer erabaki hartuko duten, baina, itxura guztien arabera, itxiera bi urtez luzatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X