Baso sute bat piztu da Ean
Baso sute bat piztu da gaur arratsaldean Ean. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, 12:00ak aldera piztu da sua, eta 18:00etarako itzaltzea lortu dute.
Suhiltzaileen hainbat dotazio eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuetako langileak bertaratu dira, itzaltze lanetan parte hartzeko. Ertzaintzaren helikoptero baten laguntza ere izan dute.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.
Zainketa aringarrien estrategia berria onartu dute
Hemendik aurrera, zainketa aringarrien protokoloa ez zaie soilik sei hilabete baino gutxiagoko biziraupena duten gaixo terminalei. Gaixotasunak eragindako sufrimendua izango da kontuan hartuko dena.
"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?
Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.
Haurreskolak Partzuergoak apirilaren 13an irekiko du izena emateko epea, 8.940 plazarekin
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, Haurreskolen sare publikoko edozein ikastetxetan. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.
19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du, Santurtzin
30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta ondoren aske utzi zuen epaileak. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan.
Urtebetean 320.000 trafiko isun Euskadin, non egiten dira arau-hauste gehien?
AP-8 eta A-8 errepideetan izan ziren zigor gehien iaz, eta gehiegizko abiadura nagusitu zen arau-hausteen tipologiari dagokioenez.
Alzheimerraren aurkako tratamendu berriak ikertuko dituen teknologia kuantikoko lehen proiektua bultzatu du Euskadik
Alzheimerrari aurre egiteko jomuga terapeutiko berriak identifikatzen lagunduko du IBM Quantum superordenagailu kuantikoak. Ikerketa berritzaile horren buru Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila da, Basque Quantum, Biobizkaia, Osakidetza eta IBM Cleveland Clinic erakundeekin lankidetzan.
Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren Galdakaoko etapak?
Etapa Galdakaotik abiatuko da eta bertan amaituko da. Lasterketak Busturialdea zeharkatu, Jatako igoera gainditu eta amaiera ikusgarria izango du Txorierrin.